Atzera bota du epaileak ‘Gara’ eta Cabacas familiaren abokatuaren aurka “Ugarteko”-k jarritako salaketa

  • Ertzaintzako kide Ugarteko-k Naiz eta Gara-ko Iñaki Soto zuzendaria eta Iñaki Iriondo kazetariaren aurkako epaiketa galdu du, Iñigo Cabacasen abokatu Jone Goirizelaiaren kontrakoa barne. Justiziak justizia egin du, une batez.


2018ko otsailaren 9an - 15:32
Gara-ko Iñaki Soto zuzendaria eta Iñigo Cabacasen Fina Liceranzu ama. Argazkia: Luis Jauregialtzo (Argazki Press).
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Bilboko Auzitegiak ez du aintzat hartu, Ugartekok bere kontra akusatuek egin ei zuten irainen kalte-ordaina: 250.000 euro.

Ugarteko ezizenez ezagutua den Ertzaintzako kidea Iñaki Larrea da. Iñigo Cabacas hil zuten gauean, Ertzaintzaren patruila bere agindupean aritu zen.

Izena ezagutzera eman ez den epaileak (emakumea Gara-ren arabera) “entrar con todo” agindua eta Iñigo Cabacas hil zuen pilotaka lotzen dituen informazioa egiazkoa da, iturriak benetakoak baitira.

Epailearen esanetan, grabazioetatik eratorritako informazioak hipotesi hori bermatzen du, eta ustezko inozentzia ez da inondik inora ere urratua izan.

Ugarteko Iñaki Larrea da
Epaileak argudio hau adierazi du ertzainaren identifikazioari buruz: “Informazioaren askatasuna egilearen intimitatearen eskubidearen gainean dago”.


Adierazpen askatasuna kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...