Ertzaintzako kide Ugarteko-k Naiz eta Gara-ko Iñaki Soto zuzendaria eta Iñaki Iriondo kazetariaren aurkako epaiketa galdu du, Iñigo Cabacasen abokatu Jone Goirizelaiaren kontrakoa barne. Justiziak justizia egin du, une batez.
Bilboko Auzitegiak ez du aintzat hartu, Ugartekok bere kontra akusatuek egin ei zuten irainen kalte-ordaina: 250.000 euro.
Ugarteko ezizenez ezagutua den Ertzaintzako kidea Iñaki Larrea da. Iñigo Cabacas hil zuten gauean, Ertzaintzaren patruila bere agindupean aritu zen.
Izena ezagutzera eman ez den epaileak (emakumea Gara-ren arabera) “entrar con todo” agindua eta Iñigo Cabacas hil zuen pilotaka lotzen dituen informazioa egiazkoa da, iturriak benetakoak baitira.
Epailearen esanetan, grabazioetatik eratorritako informazioak hipotesi hori bermatzen du, eta ustezko inozentzia ez da inondik inora ere urratua izan.
Ugarteko Iñaki Larrea da
Epaileak argudio hau adierazi du ertzainaren identifikazioari buruz: “Informazioaren askatasuna egilearen intimitatearen eskubidearen gainean dago”.