Immigrazioa gehiago mugatzeari ezetz esan diote Suitzan, erreferendum bidez

  • Suitzarren %74,1ek ezetza eman dio igandean “Ecopop” deritzon proposamenari. Etorkinen sarrera mugatu nahi zuen proposamen horrek, hartara ingurumenaren babesa ziurtatzen dela arrazoituta.


2014ko abenduaren 1ean - 10:23
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
2014an bigarrenez bozkatu dute suitzarrek immigrazio-legeen inguruan, baina otsailean etorkinen legeak zorroztearen alde egin zuten. (Arg: AFP)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Etorkinak biztanleriaren %0,2 soilik izatea nahi dute Ecopop-en bultzatzaileek (urtean 80.000 sartzetik 17.000 sartzera); garraio publikoaren erabilera eta etxe berrien eraikuntza murriztuko liratekeela argudiatzen dute, eta ingurumenari on egingo liokeela horrek.

Ez dituzte herritarrak konbentzitu, ordea, eta ezetzak irabazi du Suitzako kantoi guztietan.

Gobernuak eta parlamentuko bi ganberek hasieratik egin diote aurka proposamenari, baita enpresariek ere. Ekonomiarentzat kaltegarria izango litzatekeela esan dute, Suitzako lan-indarraren %25 etorkinek osatzen dutelako, 20minutos egunkariak jaso duenez.

2014an bigarrenez bozkatu dute suitzarrek immigrazio-legeen inguruan, baina otsailean etorkinen legeak zorroztearen alde egin zuten; Europar Batasuneko zenbait kuota berrezarri zizkieten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Suitza
2025eko irailaren 3
Plastikoaren birziklapenaren iruzurra
Industria petrokimikoaren 'gerrillariak' Genevan

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!