Davoseko gailurraren aurrean: aberatsek adierazpenak, aktibistek ekintzak

  • Ostirala arte iraungo duen Munduko Foro Ekonomikoak, elite ekonomiko eta politikoko 2.500 agintari inguru bildu ditu Davoseko luxuzko eski estazioan. Horren aurrean, aktibista ekologisten ekintzak ikusten ari gara, baina baita munduko aberatsenen adierazpenak, agintariei eskatzeko gehiago zergapetzea.


2023ko urtarrilaren 18an - 09:04
Azken eguneraketa: 12:16

Pasa den astelehenetik abian da Davosen Munduko Foro Ekonomikoaren gailurra eta mundu mailako ehundaka agintari politiko eta ekonomiko bilduko dira bertan. 1971tik egiten da foroa, Klaus Schwab enpresari alemaniarrak sortua eta geroztik erreferentzia nagusi bilakatu da, batez ere munduan dauden desberdintasun sozialak oso agerian uzten dituelako.

Aurtengo edizioan 130 herrialdetan 2.500 ordezkari izango dira, bankuetako goi karguak, gobernuetako presidenteak eta enpresa handietako jabeak tarteko. Besteak beste Ukrainako gerraz, inflazioaz eta ekonomiaren mundu mailako balizko atzeraldiaz hitz egingo dute.

Astearte arratsaldean Ursula von der Leyen Europar Batzordeko presidenteak Europako industria "garbiei" laguntzeko plana aurkeztu du: Industria plan berdea deiturikoa, AEBetako eta Txinako lehiari aurre egitea helburu duena. 2030 arte urtero 250.000 milioi euroko diru-funtsa izango litzateke, industria "garbi" horietan inbertitzeko.

Hori barruan. Kanpoan, ekintzaileen protestak hasi dira. Astelehenean bertan Suitzako eski estazio horretara iristeko eliteen sarbide nagusia blokeatu zuten aktibista ekologistek: Alterrheingo aerodromoa. Klimaren Aldeko Zorra taldeko 15 ekintzaile inguruk aireportu pribatu horretan egurrezko egitura bat paratu eta zintzilik jarri ziren: "Ezin dugu %1 aberatsena mantentzen jarraitu" zioten pankartekin.

Eta bitartean, munduko 200 milioidun inguruk eskaera egin diete agintariei: "Aberatsenak zergapetu". Eskaera egin dutenen artean daude Abigail Disney, Disney inperioaren oinordekoa edo Mark Ruffalo aktore ezaguna: "Muturreko aberastasunari aurre egiteko ordua da, aberatsak zergapetzeko ordua", azaldu dute gutun ireki batean.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Desberdintasun soziala
Gizonen %44k uste du berdintasun-politikak "urrunegi" joan direla eta beraiek direla baztertuak

Espainiako Ikerketa Soziologikoen Zentroak (CIS) egindako lehen inkesta monografikoa da, “Gizonen eta emakumeen arteko berdintasunari buruzko pertzepzioak eta genero-estereotipoak” gaiari buruzkoa: ikerketan parte hartutako emakumeen gehiengoak (%65,5) dio baieztapen... [+]


Etxeko errefortzua kontuan hartu gabe emango bagenu klasea?

"Eskolan ikasgaia azaldu, etxean eskolako lanak egin eta azterketa jarri" formula aldatzea erabaki du José Antonio Herranz irakasleak: irakaskuntza-ikaskuntza osoa eskola-orduetara mugatu du, etxeko errealitatearen erruz ez daitezen ikasle batzuk atzean geratu... [+]


Eskolaz kanpoko jarduerak doan, Portugalgo gakoa desorekari aurre egiteko

6-10 urte bitarteko haurrek doan dituzte eskolaz kanpoko jarduerak Portugalen. Ekintza hauetan parte-hartze unibertsala bermatzea onuragarria izan da Portugalgo ikasleen arteko desoreka sozioekonomiko eta ondorioz akademikoei aurre egiteko eta eskola porrota txikitzeko, besteak... [+]


Arrakalaren enegarren aurpegia

338 eurotako alokairua edo 119.000 eurotako erosketa. Horiek dira 18 eta 44 urte arteko emakume batek batez beste ordaindu dezakeena bere kabuz bizitzen jartzeko EAEn. Beti ere, etxebizitzarako gorde beharrekoa gehienez diru-sarreren %30 dela kontutan hartuta. Eusko... [+]


Wimbledongo araudi orbangabea

Londres, 1877ko uztaila. All England Lawn Tennis and Crocket Club elkarteak antolatuta, Wimbledon tenis txapelketa jokatu zen lehenengoz, munduko tenis lehiaketarik zaharrena. Handik zazpi urtera, 1884an emakumezkoek ere parte hartu ahal izan zuten. Eta aurten amaitu berri den... [+]


Eguneraketa berriak daude