Ikusmenaren zati bat galduko du Ertzaintzak Tolosan zauritutako gazteak

  • Gaztea dagoeneko etxean da, eta asteartean ebakuntza egingo diote begiko lesioa handitu ez dadin. Jon Pazosek, gaztearen aitak, “erantzukizunez” eta “gardentasunez” jokatzeko exijitu die Ertzaintzako goi karguei, larunbateko manifestazioan.


2024ko otsailaren 19an - 10:32
Azken eguneraketa: 12:57
Poliziaren indarkeria salatzeko elkarretaratzea Tolosan (Gipuzkoa)

Tolosako (Gipuzkoa) inauterietan foam jaurtigai batekin Ertzaintzak gazte bat zauritu zuenetik asko dira indarkeria poliziala salatzera karrikara atera direnak. Hilaren 17an, Tolosako Triangelu plazan, izan zen azken elkarretaratzea, eta Jon Pazosek, gaztearen aitak, iragarri zuen gaztea dagoeneko etxean dela. 

Ez dago argi zein ondorio izanen dituen epe motzera eta luzera, baina Pazosek esan zuen gaztea “oso izorratuta” dagoela psikologikoki: “Lente kristalinoa apurtu diotenez ikusmenaren zati bat galduko du, baina ez dakigu zenbat”. 

Begian duen zauria gehiago zabaltzeko arriskua dagoenez, egunak daramatzate begian ebakuntza egin nahian. Hala ere, ezin izan dute lehenago egin begia handituegia zuelako. Gaztearen aitaren arabera, asteartean, otsailaren 20an, eginen diote ebakuntza.

Goi karguei zuzendu, eta “erantzukizunez” eta “gardentasunez” jokatzeko exijitu die: “Ez da bidezkoa eta ezin da onartu horrelako jarrera eta horrelako eredu poliziala gaur egun edukitzea. Nahikoa da! Ea behingoz aldatzen den hau guztia”.

"Ez isildu, irten kalera"

Amasa-Villabonako herritar talde batek antolatu zuen larunbateko elkarretaratzea, eta taldeko kide batek hartu zuen hitza: “Ez kikildu, ez isildu, irten kalera eta egin aurre injustiziari, hori baita etorkizuneko belaunaldiak bestelako eszenatoki batera gidatzeko bidea”. Horrekin batea indarkeria polizialaren aurka jasotako elkartasun uholdea eskertu zuen: “Gertakari hauen ondoren euskal jendarte konprometitu bat altxa da, eta gehiegikeriaren eta minaren aurrean elkartasuna eta maitasuna gailendu dira”.

Herritar taldeak salatu zuen ere, 16 urteko beste gazte bat aurpegian zauritu zuela Ertzaintzak egun berean: “Aski da, nahikoa da, bada garaia gauzak aldatzeko”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Polizia gehiegikeria
Mbolo Moye Doole plafatormak elkarretaratzea deitu du, manteroen aurkako arrazakeria eta indarkeria poliziala salatzeko

Plataformak salatu du indarra neurriz kanpo erabiltzen dela migratzaileen eta arrazializatuen aurka, eta saltzaile ibiltarien aurkako jazarpena etengabe egiten dela, batez ere turismo handiko garaietan, oporraldietan.

Manifestazioa egingo dute ostegun arratsaldean, 19:30ean,... [+]


2024-04-03 | ARGIA
Barakaldon udaltzainek izandako esku-hartze "neurrigabea" eta "arrazista" salatu dute

Hainbat herritarri suzko arma batekin tiro egin ostean bi pertsona zauritu zituzten udaltzainek, horietako bat larri, pasa den martxoaren 21ean, Barakaldon. Tirokatuak kalean bizi ziren magrebtar jatorrikoak izatea ez dela kasualitatea dio 77 elkartek sinaturiko adierazpenak:... [+]


Eneko Valdés eta Juan Calvo, Ertzaintzaren zaintzapean hilak: 30 urteko aldea, kointzidentzia gehiegi

1993ko abuztuaren 20an Juan Calvo bilbotarra hil zen Arkautiko Ertzaintzaren komisarian, atxilo zegoela. 2023ko uztailean ARGIAk heriotzaren inguruko informazio eta datu berriak argitaratu zituen, agerian uzten zituztenak Calvok jasotako tratu txarrak zein Poliziaren gezurrak... [+]


Udaltzainek bi lagun zauritu dituzte tiroz Barakaldon; horietako bat larri dago

Udaleko Segurtasun Sailak adierazi duenez, Arrontegiko zubiaren azpian izan da tiroketa, udaltzainak zulo bat estaltzera joan direnean.


Eguneraketa berriak daude