EHU

Ikertzaile gazteen prekarietate-egoera salatzeko, erreklamazioak aurkeztu dituzte EHUko erregistroetan

  • EHUko doktoretza aurreko ikertzaileek protestak egin dituzte gaur Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako campusetan. Kontratu amaieragatik kalte-ordainak eskatzeko erreklamazioak aurkeztu dituzte unibertsitateko erregistroetan.

2018ko maiatzaren 11an, EHUko Doktoregaien Asanbladak lan baldintza duinen alde eginiko elkarretaratzea, Leioan
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko ekainaren 21ean - 15:05
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

“Gaur egun, doktoretza aurreko langile kontratuek ez dute kalte-ordainik jasotzen EHUrekin duten kontratua amaitzean”, salatu dute Doktoretza Aurreko Ikertzaileen Asanbladako kideek; era berean, orain arte eginiko erreklamazioek ezetz edo erantzun eza jaso dutela adierazi dute. Ikerlariek azaldu dutenez, ordea, Langileen Estatutuaren arabera, ikertzaileek kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dute. Hala ere, EHUk kontratu horiek formakuntzara bideratutakoak direla defendatzen omen du, kalte ordainak ez ordaintzeko. 

EHUko erregistroetan aurkeztutako erreklamazioak Euskal Herriko Aurredoktoreen Asanbladak gidatutako doktoretza aurreko ikertzaileen eskubideen aldeko borrokaren parte direla esan dute. 

“Kontratu amaierako kalte ordainetarako eskubidea eta horien formakuntzako izaera deuseztatzea aldarrikatzeaz gain”, Aurredoktoreen Asanbladak EHUko beste ikertzaileen kontratuekiko soldata parekatzea eta doktoretza aurreko langileak EHUko Irakasle eta Ikertzaile Pertsonalaren Hitzarmen Kolektiboan sartzea eskatzen du.


Utzi erantzuna
Kanal honetatik interesatuko zaizu: EHU
2025eko urriaren 29
Joxerramon Bengoetxea, EHU-ko errektorea
“Jaurlaritzaren aurrekontu hauek EHU paralisira daramate”

Eguneraketa berriak daude