Ikerkuntza Euskal Herrian, zenbatetan euskara bazter utzita?


2022ko urtarrilaren 17an - 11:50

BCBLren ikerketa batean –Basque Center On Cognition, Brain and Language–, ikertu gisa, parte hartzeko gonbita jaso nuen. Azaldu zaidanez ikusmenik gabe burmuinak mintzamena eta memoria nola garatzen dituen aztertzea da xedea. Parte hartzeko borondatea adierazteko harremanetan jarritakoan beste xehetasun batzuk azaldu ostean euskararen erabilpenaz galdetu nuen, eta erantzun argia eta zehatza jasan nuen: Gaia nazioarteko talde batek landuko duenez soilik ingelesez landuko da; eta, frogak, ariketak, soilik espainolez egin ahalko dira.

Esan beharra dago BCBLren bazkideak EHU, Gipuzkoako Aldundia, Ikerbasque eta Innobasque direla. Hau da, erakunde zein diru publikoa. Gauzak horrela nola da posible Euskal Herrian egiten den ikerketa batean euskararen erabilera zero izatea? Nik ez dut ikerkuntzaren arloa ezagutzen baina gertatutakoa gertatu ondoren ardura handia sortzen didaten galderak bururatzen zaizkit:

Hemen aipatutakoa salbuespena al da? Ez ote da beste hainbatetan suertatzen? Nola gerta liteke egun oraindik Euskal Herrian egikaritzen den ikerlan batean euskara erabat baztertuta egotea? Asko izango zarete ikerkuntza gertutik ezagutzen duzuen irakurleak eta zuen eskarmentutik gaia jorratzea eta bideratzeko itxaropenez idatzi ditut lerrook.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude