Ikastolak indartu eta hedatzeko nahia azaldu du Seaskak

  • Oro har Ipar Euskal Herriko Lehen Hezkuntzako eskoletan gero eta haur gutxiago dauden arren, Seaskak azaldu du ikastoletan ikasle kopuruak gora egin duela aurten: 3.388 ikasletik 3.492ra. Paxkal Indo Seaskako lehendakariak azaldu du, hala ere, Zuberoko ikastoletako lanpostuak mantentzeko zailtasunak dituztela.


2016ko irailaren 07an - 11:26
Alozeko ikastolan egin dute agerraldia Seaskako kideek. (Argazkia: kazeta.eus)

Kazeta.eus-ek jaso ditu Indoren adierazpenak: "Xiberoako Basaburua eskualdean, Akademia ikuskariarekin urteroko bataila dugu, hainbat postu kendu nahi izaten baititu, kalkulu matematiko hutsean oinarrituz, herri eta eskualdeen biziraupena ahantziz".

Berriki irekitako ikastola txikien garapena azpimarratu du Indok eta Beskoitzekoa, Ziburukoa edo Bidartekoa jarri ditu adibidetzat. Bigarren Hezkuntzan ere ikasle kopuruak gora egin duela gaineratu du Seaskako lehendakariak.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#2
Nagore Iturrioz Lopez  |  Yolanda Porres García  |  Steilas sindikatua
#4
Zigor Olabarria Oleaga
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Seaska
Jokin Pantxeska Etxebarria. Gerrako ume, aitaita
"Hiru aldiz esan dute gorria naizela, komunista!"

Irisarriko herrigunera sartu orduko, hantxe, etxe baten atarian, ikurrina eta estelada. Jokin Etxebarriaren bizitokia duzu. Gerrako ume izandakoa, hamaika ibilera –eta hamaika baino gehiago ere bai–, han eta hemen egindakoa. 92 urtek nahi beste bizitzeko aukera... [+]


2024-03-19 | Leire Artola Arin
Beskoitzeko ikastolari 2025era arte luzatu diote lurrak erabiltzeko baimena

Herriko kontseiluaren gehiengoa lurrak ikastolari beste urtebetez alokatzearen alde agertu da, eta jarraian auzapezak dimisioa aurkeztu du. Ikastolako gurasoei eta Seaskari hitzarmen berri bat aurkeztekotan geratu da herriko etxea.


Numeriko iraunkorraren eguna Baionako Estitxu Robles kolegioan

Martxoaren 6an numeriko edo digital iraunkorraren eguna ospatu dute Baionako Estitxu Robles kolegioan. Ordenagailu zaharrak berregokitzen ikasi dute eta Ilargikoop ikasle kooperatibaren berri jaso dute.


2023-12-19 | Leire Artola Arin
Peio Jorajuria, Seaskako lehendakaria
“Ezinezkoa da Beskoitzetik ikastola bat horrela kanporatzea”

Haserre mintzatu da Peio Jorajuria Seaskako lehendakaria, Beskoitzeko Herriko Etxeak astelehenean hartutako erabakiarekin. 51 haur dituen ikastolarekin hitzarmena eten du auzapezak, eta sei hilabeteren buruan debekatuta izango dute bertan eskolak ematea. Gurasoek harridura... [+]


2023-11-20 | ARGIA
Beskoitzeko ikastolaren alde ehunka euskaltzale bildu da

2.500 euskaltzale elkartu dira Seaskak eta Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak deitutako manifestaziora. Herriko etxeak ikastolaren eraikin berria egiteko eskariari jarritako trabak salatu dituzte eta Beskoitzeko ikastolako haurrei babesa eman diete.


Eguneraketa berriak daude