Ikastetxeen inguruko espazioa bizigarriago egiteko proiektua abiatu dute Hondarribian

  • Eskola inguruak espazio atsegin bihurtzeko asmoz, hirigintza proiektua abiatuko dute Hondarribian, Haur eta Lehen Hezkuntza hartzen dituen eskolaren eta institutuaren inguruneak "egoteko eta jolasteko erabilerak erraztuko dituzten" lekuak izan daitezen, "oinez ibiltzeko eta bizikletaz mugitzeko segurtasuna eta erosotasuna hobetuz".


2020ko otsailaren 18an - 14:45

Talaia Bordari ikastetxe publikoak eta institutuak ingurune deserosoa dutela jakitun, irisgarritasun eta segurtasun arazoak tarteko, "bizilagunentzat, eskola komunitatearentzat eta bereziki ikastetxera egunero etortzen diren haurrentzat" espazio bizi eta atsegin bihurtu nahi ditu Udalak. Horretarako, errepidearen erreietako bat kendu eta espaloia zabaltzeko asmoa dago, besteak beste.

Pasealdi kritikoa

Proposamena aurkeztu eta iritziak jasotzeko, bilera deitu dute asteazken honetan, 18:30ean, Talaia Bordari ikastetxean. Arazoak zuzenean behatzeko eta horiei zein konponbide eman bertatik bertara aztertzeko, bilera egitearekin batera “pasealdi kritiko txiki bat” emango dutela iragarri dute.

Ikastetxe bakoitzaren aurrean plaza bat

Duela gutxi kontatu genuenez, erronka potoloari ekin dio Bartzelonako Udalak: autoei lekua kendu eta egoteko eta jolasteko plazak egingo ditu ikastetxeen aurrean, kutsadurari, zaratari eta istripuei aurre egitea helburu. Aspalditik, haurren neurrira antolatutako hiriak aldarrikatzen ditu Francesco Tonucci pedagogo italiarrak. Autoen zerbitzura dagoen hirigintzaren ordez, denok eta denon beharrak kontuan hartuko dituen hiri atseginen alde.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
Palestinaren aldeko unibertsitate-sarea

EHUk Tel Aviv-eko unibertsitatearekin etorkizuneko lankidetzarako bideak ahalbidetzen dituen zibersegurtasuneko katedra bat sortu izanaren harira, bertako langileok interpelatuak izan gara hainbat lekutatik, eta esan beharra dut neurri handi batean lotsatuta sentitu naizela,... [+]


2024-04-18 | Euskal Irratiak
Tulalaika besta, Xiberoako ikastolei bultzada emateko

Hirugarren urtez Xiberoako ikastolei bultzada emanen die Tulalaika bestak.


Errendimendu akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak Ipar Euskal Herrian

Ongi doazen ikasleak talde batean, zailtasunak dituztenak, bestean; maila akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak datozen ikasturtean, Frantziako Estatuan. Ikasleak sozialki eta akademikoki sailkatu eta bereiztea, desoreka areagotzea eta egoera okerragoan daudenak... [+]


"Eskolan ortu xume bat lantzeak testuingurua ematen digu planetan ditugun arazoez aritzeko"

Gasteizko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako baratzeak ikertu ditu Iratz Pou EHUko ikasleak. Zenbat eskolek dute ortua? Nolako erabilera ematen diote, zein helburu eta asmorekin? Probetxu pedagogiko eta didaktikoa ateratzen al diote baratzeari? Pourekin eta Igone Palacios... [+]


Eguneraketa berriak daude