Ikastetxe kontzertatuen finantzazio publikoa eteteko eskatu dio Jaurlaritzari STEILAS sindikatuak

  • Titulartasun pribatua duten eta diru publikoa jasotzen duten EAEko ikastetxe kontzertatu guztiekin Eusko Jaurlaritzak dituen hezkuntza-itunak bertan behera uzteko eskatu du STEILASek, ikastetxe hauek legea betetzen dutela egiaztatu arte. Askok araudia urratzen dutela salatu du sindikatuak.


2020ko ekainaren 25ean - 14:46
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ikastetxe kontzertatuek jasotzen duten diru publikoarekin, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan doakotasuna bermatzeko moduan daudela dio sindikatuak, iradokiz hainbat ikastetxetan gurasoei kobratu egiten dietela.

Horrez gain, ikasleak hartzeko garaian ere ez dutela araudia betetzen eta diru publikoa “proiektu baztertzaile eta segregatzaileak sustatzeko” erabiltzen dutela salatu du sindikatuak.

“Legeak dio praktika konfesionala borondatezkoa izango dela hezkuntza zentroetan, baina EAEko ikastetxe kontzertatu askotan printzipio hau ere ez da betetzen”, gaineratu du.

Horregatik guztiagatik, itunpeko eskolen finantzazio publikoa eteteko eskatu dio Jaurlaritzari, legea betetzen dutela egiaztatu arte.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
2025-10-29
Joxerramon Bengoetxea, EHU-ko errektorea
“Jaurlaritzaren aurrekontu hauek EHU paralisira daramate”

Eguneraketa berriak daude