Ertzaintzaren eraso arrazista bat salatu dute Bilboko San Frantzisko kalean

  • Erasoa ile apaindegi batean egin zuen Poliziak iragan astean, Bilboko Kontseilu Sozialistak salatu duenez. Ile apaindegiko kamera baten irudiak zabaldu dituzte.

Erasoaren bideoaren fotograma bat. Bilboko Kontseilu Sozialista

2025eko maiatzaren 6an - 13:09
Azken eguneraketa: 14:53
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Lokaleko segurtasun kamera batek jasotako bideoan ikus daitekeenez, hainbat ertzain bortizki oldartu ziren bi pertsonen kontra. Kontseilu Sozialistak adierazi du erasoa jasan duten pertsonak ile apaindegiko langilea eta bere lagun bat direla. Gertatutakoaren testuinguruaz ez du bestelako daturik eman kontseiluak, eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ez du adierazpenik egin.

Bilboko Kontseilu Sozialistak zabaldu du gertakariaren bideoa. Erasotuei elkartasuna eta babesa helarazi die, eta salatu du erasoa "egiturazko kriminalizazioaren eta jazarpenaren erakusle" dela. Adierazi dute Poliziaren funtzioa "orden klasista mantentzea" dela eta ondorioz etorkinen eta "proletargoaren" kontra jazartzen dela. Horren adibide San Frantzisko auzoa dela ohartarazi dute, "militarizazioa eta jazarpen polizial sistematikoa" pairatzen dutela bertan. Poliziaren "impunitatea" salatu du kontseiluak.

 


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!