Igor Portu eta Mattin Sarasolaren tortura salaketak tramiterako onartu ditu Estrasburgok

  • Europako Giza Eskubideen Auzitegiak tramiterako onartu du Mattin Sarasola eta Igor Portuk aurkeztu duten helegitea, Guardia Zibilak torturatu zituela salatuz.


2015eko urtarrilaren 22an - 09:03
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Inkomunikazio aldian Portu eta Sarasola ospitaleratu egin zituzten lesio larriekin. (Arg: Ahotsa.info)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

2008ko urtarrilaren 6an atxilotu zituzten Portu eta Sarasola, ETAko kide izatea leporatuta. Inkomunikazio aldian, ospitaleratu egin zituzten biak lesio larriekin.

Gipuzkoako Probintzi Auzitegiak Porturen eta Sarasolaren atxiloketan eta galdeketan parte hartu zuten Guardia Zibilak kondenatu zituen jarritako salaketen ondorioz, baina Espainiako Auzitegi Gorenak absoluzioa eman zien.

Torturei buruzko liburua

Estrasburgoren erabakia publiko egin den egun berean argitaratu da El caso Portu-Sarasola. Los encubridores de la tortura al desnudo izeneko liburua. Xabier Makazagak idatzi du, Estatuak torturak ezkutatzeko, eta torturatzen jarraitu ahal izateko sortu dituen egiturak aztertuz, kasu zehatz batetik abiatuta.

Ahotsa.info-k jaso duenez, torturen aurrean agintariek, poliziek, epaileek eta komunikabideek izandako papera aztertu du Makazagak, eta hainbat datu eta dokumentutan oinarrituz, "ezkutatu nahi izan duten hori" azaleratzen saiatu da.

Liburu osoa dohainik deskargatu daiteke hemen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Tortura
2025eko abenduaren 4
Berriketa gutxi
Poltsa

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!