Euskal Herria > Gipuzkoa > Igeldo

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Igeldo
2013-11-11 | ARGIA
Igeldotarren %61, udalerri bilakatzearen alde

Galdeketara deituak zeuden 883 lagunetatik 637k bozkatu dute: 391 (%61,38) desanexioaren alde azaldu dira, eta 234 (%36,76) kontra. Hamar lagunek zuri bozkatu dute, eta bi bozka baliogabe izan dira.


2013-11-08 | ARGIA
Igeldoko galdeketa, igandean

Gipuzkoako Foru Aldundiak berretsi du Igeldoko herri galdeketa legezkoa dela eta igandean (azaroak 10) egingo dela. Espainiako Estatuaren abokatuak EAEko Auzitegi Nagusiari eskatu dio galdeketa debekatzeko, epaitegiz aldatu eta gero.


2013-08-23 | Xuban Zubiria
Igeldoko erreferendumak Madrilen baimena behar duela dio PPk

Espainiako Gobernuak Gipuzkoan duen ordezkaritzak beharrezko ikusten du Igeldo Donostiatik banatzeko kontsultaren nondik norakoak Madrili galdetzea, loteslea izan dadin. Horren berri eman du Donostiako PPko ordezkari Ramon Gomezek. Gaiaren inguruan txosten juridikoa egin dutela adierazi du, eta Igeldo herria izateko kontsultak aurretiko baldintza hori bete beharko lukeela.


Igeldok, Donostiatik desanexionatzeko kontsulta egingo du urte amaieran

Igeldoarrek 2013ko urte amaieran izango dute aukera herri izaera hartu nahi duten edo ez esateko. Herri galdeketa egingo dute. Gipuzkoako Foru Aldundiak jarri du martxan igeldoarren iritzia jakiteko prozesua.


2005-06-13
Giro polita izan zuten eskola txikien jaian
Gipuzkoako auzo eta herri txikietako eskola publikoek atzo (12) Elgetan ospatu zuten Eskola Txikien Jaia. Antolatzaileen arabera 2.000 pertsona inguru bildu ziren Elgetan. Jaiaren baitan, Arroan, Zubietan eta Aginagan aritutako hiru irakasle omendu zituzten. Datorren urteko jaia Igeldoko ikastetxe publikoak antolatuko du.