Igeldoarrek 2013ko urte amaieran izango dute aukera herri izaera hartu nahi duten edo ez esateko. Herri galdeketa egingo dute. Gipuzkoako Foru Aldundiak jarri du martxan igeldoarren iritzia jakiteko prozesua.
“Ez diogu inongo oztoporik jarriko igeldoarren erabakiari, eta postura neutrala hartuko dugu kontsultaren aurrean” adierazi du Donostiako Udal Gobernuak prentsa ohar baten bidez.
Herri izaera onartuz gero, Gipuzkoako 89.herria izan liteke Igeldo. Horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundiak foru dekretu bat onartu beharra dauka, eta esan dute herri kontsultan ateratako emaitzak errespetatu eta kontuan hartuko dituztela.
Oposizioa haserre
Donostiako Udalean ez daude denak gustura. EAJko bozeramaile Eneko Goiak egindako adierazpenetan esan du Bilduk erakundeak eta legalitatea bere interes estrategikoen arabera erabiltzen dituela. PSEko Ernesto Gascok, bestalde, Donostiaren kontra egitea leporatu dio Izagirre alkateari. “Bilduk gatazka batetik bestera garamatza” adierazi du sozialistak. PPren izenean hitz egin duen Ramón Gómezek, aldiz, jarrera onartezina dela esan du. “Kontsultak interesatzen zaizkionean bakarrik nahi ditu Izagirrek. Ez du donostiar guztientzat agintzen”. Donostiako alkatea dela ahazten zaiola aurpegiratu diote, eta jada ez dela Igeldoko auzo elkarteko presidentea.
Datorren urteko martxoan aurreikusten da lortuko dutela auzoari dagozkion gaiak kudeatzea. Proiektua Siadeco enpresaren laguntza teknikoarekin egin da, eta Igeldoko Udaleko eta Herri Kontseiluko ordezkarien arteko urtebeteko bileren ondoren adostu.
"Igeldoar gisa, nahi al duzu Euskal Estatu burujabe bateko herritarra izan?", galderari erantzungo diote igandean igeldoarrek.
“DSS2016, ongi etorri elkarbizitzaren hiriburura” idatzitako pankarta baten aurrean, hainbat igeldotarrek ekimena egin dute larunbatean Donostiako Maria Cristina zubian.
Azaroaren 23an erreferendumera deituta daude Usansoloko herritarrak. Oraingoz Galdakaoko auzoa dena udal bihurtzea gura duten esan beharko dute. Emaitza ez da juridikoki loteslea izango, baina bai politikoki esanguratsua. 2012tik udal berrien sorrera galarazten duen araua... [+]
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi du behin-behinean Igeldo herri izendatzeko dekretua, epaia irmoa izan bitartean.