Igande goiz-pasa hipermerkatuan, kontsumo eredua salatzeko

  • Bizi! mugimenduak iragarria zuen desobedientzia ekintza ekainaren 16rako. Hala, hipermerkatuan sartu dira eta igande goizetako aisialdi ekintzak erreproduzitu dituzte kontsumo gizartea eta zehazki igandetan saltokiak irekitzea salatzeko.


2019ko ekainaren 17an - 10:54
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Bizi! mugimendu ekologistak hamar urte bete ditu eta hiru eguneko egitaraua izan du joan den asteburuan urtemuga ospatzeko, Baionan. Desobedientzia ekintza testuinguru horretan egin dute. 2009ko ekainean sortu zen. Bizi!-k bi xede nagusi zituen: klimaren aldeko ekologismoa sustatzea eta justizia soziala bermatzea. Hainbat urtemugak seinalatu dute bere bide eraginkorra: 2013ko urrian Baionan “10, 100, 1000 Alternatiba” deialdiak herrixkak antolatzeko eta saretzeko egitasmoa indartu zuen. Halaber, tokiko aldarrikapenek, Euskal Herriko Laborantza Ganbararen aldeko borrokek, hala nola AHT zein urre meategiaren kontrako ekimenek mugimendua indartu zuten. Bizi!-k halaber bere arrastoa utzi du mundu osoko ekimenetan, besteak beste, Alternatiba Tour, Faucheurs de chaises, Sortons Macron delakoetan.
Mugimenduaren ardatza klima aldaketaren afera da. Auzi horren bidez, arazoaren larria sarrarazi du gizartean, baita jende askoren kontzientzia mugiarazi ere. Bizi!-ren ezaugarri nagusiak indarkeriarik eza, erabakitasuna, erradikaltasuna eta pragmatismoa dira.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bizi!
2022ko urtarrilaren 25
Macronen argazkia petroliotan sartu du Bizi!k
Frantziako presidentearen agintaldia "sabotaje klimatikoa" izan dela salatu dute

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!