AHTaren aurkako banderola erraldoia zintzilikatu du Bizi!-k Departamenduko Konseiluaren egoitzan

  • Hogeita bost bat militantek burutu dute ekintza Pirinio Atlantikoetako departamenduko kontseiluaren egoitzan. Frantziako Gobernuak 2018an baztertu zuen makroproiektua berriz mahai gainean dute instituzioek.

AHTaren kontrako ekintza, Pauen. Argazkia: Bizi!

2022ko urtarrilaren 17an - 11:23
Azken eguneraketa: 12:41

AHTaren kontrako mezua dakarren banderola zintzilikatu dute Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseiluaren egoitzan. Bizi! mugimenduko hogeita bost bat kide bertaratu eta ekintza burutu dute urtarrilaren 17 goiz honetan.

Ekintzaren bidez Bordele eta Akize arteko bidearen finantzaketa errefusatzea galdegin dio Bizi!-k instituzio honi. Hain zuzen, makroproiektuaren alde agertu da instituzio hau: abenduaren 16an, AHTarentzako 54 milioi euroko diru ekarpena onartu zuen Departamenduko Kontseiluak. Ondokoa adierazi du mugimenduaren bozeramaile Romain Dussaultek: "Guretzat, AHT proiektu hau arras jokoz eta jendartearen beharretarik kanpo da. Kolektibitateak bere gain hartu beharko dituen gastuen heina izugarria izanen dela aitzin ikusten da, ingurumen-kostua aipatu gabe. Etxebizitza krisiak jadanik kaltetzen duen lurralde batean, AHT berri bati ezetz errateko arrazoi bat gehiago da hori. Tokiko biztanleentzat beren jarduera lekutik hurbil etxebizitza aurkitzea gero eta zailagoa den arren, AHT baten garapenak prezioen gorakada eta etxebizitza aurkitzeko zailtasunak beti indartuko ditu".

Urriaren 20an jakinarazi zuen Jean-Jacques Lasserre Pirineo Atlantikoetako departamenduko presidenteak AHT egitasmoak bizirik segitzen duela. Alta, ofizialki 2018an jakinarazi zuen Frantziako Estatuko idazkari Emmanuelle Wargonek "indarrean dauden bideak hobetzea eta AHTren berria abian jartzearen asmoa baztertzea" erabaki zuela gobernuak. Aurreikuspenei segi, 2037rako espero dira Akize-Baiona eta Baiona-Paue bideak, datorren urtean hasiz proiektuaren prestaketa eta 2024an obrak.

Sare sozialen bidez eman dute goizeko ekintzaren berri. Hona hemen bideoa:

 

Euskal Hirigune Elkargoa aurka

Euskal Hirigune Elkargoko hautetsien %78ak AHTaren Bordele-Akize eta Bordele-Tolosa ardatzen kontra bozkatu zuen iragan abenduaren 18an. Zehazki, 144 kontrako boz izan ziren, 41 alde eta 18 abstentzio. Hori horrela, ez zuten diruztatzeari buruzko bozketarik egin.

Garrantzia handiko bozketa izan zen makroproiektuaren aurkakoentzat, aldeko bozketa atera izan balitz, Frantziako Estatuaren eta Alain Rousset Akitania Berriko Kontseiluko presidentearen planak aitzina eginen zuelako.

AHTri buruzko egitasmoa diruztatzeko 65,4 milioi euroko diru ekarpena onartzea eskatzen zitzaion Euskal Hirigune Elkargoari.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
Julio Villanueva (AHT Gelditu)
"Abiadura Handiko Trenik gabeko Nafarroa posible da"

Abiadura Handiko Trenaren inguruan mintzatu dira zenbait ekintzaile asteazkenean Iruñeko Zabaldin osatu duten hitzaldian. Italiako Val Susa bailarako adibidea bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izan dute han sortutako mugimenduaren ordezkari bat etorri delako... [+]


Iñaki Arriolak dio AHTren lanak amaituta ikusteko oraindik "urtetxo" batzuk beharko direla

Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak onartu du herritarrak "nekatuta eta haserre" daudela obren iraupenarekin. "Euskal Y" deiturikoaren hormigoizko azpiegituraren lanak 2025ean amaituko direla hitz eman du, baina gaineko egitura guztia eta hiriburuetarako... [+]


AHT eta tren sozialerako egungo trenbidea egokitzea eskatu dute Altsasun

Nafarroa Trenaren Alde, Araba Trenaren Alde eta Goierriko AHTrik Ez plataformek Altsasun egindako prentsaurrekoan egin dute eskaera: tren lasterrak soilik erabiltzeko trenbide-azpiegitura berriak eraikitzeko proiektuak geldiaraztea, gaur egungo tren-azpiegiturak berritzea eta... [+]


Eguneraketa berriak daude