Langile bat hil da Iurretan, baso-lanetan ari zela

  • LAB sindikatuaren kontaketaren arabera, dagoeneko 36 dira aurten Euskal Herrian lan-istripuz hildako langileak.


2024ko abuztuaren 20an - 08:00
Azken eguneraketa: 09:23
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Abuztuaren 14an gertatu zen ezbeharra, Iurretan. Autonomoa zen langilea. Baso-lanak egiten ari zen beharginak istripua izan zuen, buruan jo zuen makil edo enbor batek, eta bertan zendu zen. LABek oroitarazi duenez, 36 pertsona hil dira aurten lanean ari zirela.

Basogintza-sektorean arriskuak handiak direla ohartarazi du LABek, eta horiek sakonago ikertu eta lan-erritmoak baloratzeko eskaera luzatu du. Izan ere, sindikatuaren arabera, makina arriskutsuekin egiten dute lan sektore horretako beharginek, lur malkartsuetan eta, sarri, klimatologiari erreparatu gabe. Baldintzak, oro har, gero eta okerragoak direla adierazi dute oharrean, enpresarien mesedetan: "Onura ekonomikoak langileen osasunaren eta bizitzaren gainetik jartzen dira, baita sektore horretan ere".


Lan eskubideak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.