"Idai" zikloiak agerian utzi du klima aldaketaren oinarrian datzan injustizia

  • Hondamendi humanitario bat ari da gertatzen unon Mozambike, Malawi eta Zimbabwen, Idai zikloiak eragindako suntsiketa azaldu ahala. Munduko Meteorologia Erakundearen arabera Idai izan daiteke Hego Hemisferioak sekula ezagutu duen duen zikloi tropikalik gaiztoena. Baina Idai zikloia ez da hondamendi naturala: ekaitza gaiztoagotu dute klimaren aldaketak, mendetako kolonialismoak eta nazioarteko eten gabeko injustiziek.

Mozambikeko Beira hiria 'Idai' urakanak suntsituta. (Argazkia: Povo News)

2019ko martxoaren 25an - 09:55

Hondamendi humanitario bat ari da gertatzen unon Mozambike, Malawi eta Zimbabwen, Idai zikloiak eragindako suntsiketa azaldu ahala. Munduko Meteorologia Erakundearen arabera Idai izan daiteke Hego Hemisferioak sekula ezagutu duen duen zikloi tropikalik gaiztoena. Mozambikeko lehendakari Filipe Nyusik uste du 1.000 pertsona hil direla soilik bere herrialdean. Nazio  Batuen Erakundeko Munduko Elikadura Programak esan du dela “larrialdi humanitario oso handi bat ordutik ordura okerragotzen ari dena”.

Lehen albisteak beldurtzekoak ziren: Beira hiria -500.000 biztanle dituena, Mozambiken- %90an suntsituta dutela uholdeek. Gogorrena kaltetutako eremuetara iritsi diren lehen sorosleek aurkitu dituzte jendeak zuhaitz eta teilatu gainetan igota, nork erreskatatuko zain, artean urak gero eta gehiago igotzen zirela. Zimbabwetik zabaldutako hedabide sozialek erakusten zuten jendea itota uholdeak harrapatutako karriketan eta Mozambiken airetik hartutako irudietan agertzen ziren konta ezin ahala etxe urpean. Eskualde osoan, munduko txiroenetakoa den horretan, hiru milioi pertsona inguru kolpatu ditu hondamendiak.

Idai zikloia ez da hondamendi naturala: ekaitza gaiztoagotu dute klimaren aldaketak, mendetako kolonialismoak eta nazioarteko eten gabeko injustiziek.

Mozambikeko uholdeak gutxienez hiru alorretan daude lotuta klimaren aldaketari. Batetik, atmosfera beroago batek ur lurrun gehiagori eusten dio eta honek eragiten du euriteak bortitzagoak izatea. Idai ia urte osoko euri kopurua isuri zuen eskualde horretan egun bakan batzuetan. Bigarrenik, eskualdeak azken urteotan lehorte gogorra nozitu du, klimaren prospezioek eremu horretarako aurrikusten duten lehortzearen ildotan, lurzorua gogortuz eta ura ez txukatzea eraginez. Hirugarrenik, itsasoaren maila dagoenekoz oin bete gorago dago duela mende bat baino, eta honek lehorrean barrurago irits arazten du kostaldeko uholdea.

Gauzak are okerrago jartzeko, urtetako idorteen ondorioz elikagai hornidura dagoenekoz oso murritza zen, bereziki kaltetuz haurrak: haurren lana eta derrigortutako ezkontzak eten barik ugaldu dira urteotan. Ehunka mila hektarea soro eta nekazaritzako lur urperatuta, eskualdea berriro azkar martxan jartzeko esperantza gutxi dago.

Herrialde aberatsetan bizi garenoi zail egiten zaigu horrelako desastre bat irudikatzea, zeren eta gure gizartea eraikita baitago, hein batean, muturreko eguralditik gu babesteko. Idai zikloiarena da krisi humanitario berri bat erakusten duena klimaren aldaketaren oinarrian datzan injustizia.

Kolonialismoak agin du zuen lau mendeetan zehar Mozambike erabili zuten esklabo hornidura, meategi eta plantazio motako laborantzatarako. Herrialdeak 1975an lortu zuen independentzia Portugalengandik, 10 urteko gerra iraultzaile luze baten ondoren. Berehala 15 urteko gerra zibil suntsitzaile bat jasan zuen. Baina gerraren heredentziak iraun egiten du. Nazio Batuen Erakundearen Giza Garapen Indizean -indize horrek neurtzen ditu bizi itxaropena, hezkuntza eta garapen ekonomikoa- Mozambike 189 herrialderen artean 189. dago Mozambike, urakan arriskua duten herrialdeen artean azkena.

Zimbabwe eta Malawik Britainia Handiaren kolonizazioaren ostean urte luzez diktadurak eta egonkortasun eza nozitu dituzte. Hiru herrialdeak daude munduko txiroenen artean.

Eta klimaren aldaketak are zailago egingo die aurrera egitea. Parisko klimaren gailurrean, 2015ean, Mozambikeko orduko lehen ministro Carlos Agostinho do Rosariok munduko liderrei aipatu zien bere herrialdearen uholde arriskua: “Eguraldiaren gora behera horiek eragina daukate gure gobernuak nazioarentzako lehentasunak bideratzeko lanean, bereziki elikadura segurtasuna, eta hau ezinbestekoa da txirotasuna gutxiagotzeko”.

Hamarkada luzez planetako Hego aldeko jendeek eskatu dituzte klimagatiko kalteordainak: dirutza handiak pasatzea herrialde txiroenei klimaren aldaketara egokitu ahal izan daitezen.

Parisko Itunaren negoziaketetan zenbait seinale itxaropengarri ikusi genituen. Herrialde aberatsek konpromisoa hartu zuten  2020ra urtean 100.000 milioi dolarreko laguntza emateko klimaren ondorioak erremediatzeko. Urte bete falta zaigu data hartarako eta orain artean hasieran aipatutako funtsen %10 baino ez da bildu. Bere lehendakaritza utzi aurretik, Obamak konprometitu zituen AEB - historiki atmosferara gizakiak isuri dituen negutegi gasen laurdenaren erantzukizuna dutenak- 3.000 milioi dolar jartzera, iparramerikar bakoitzeko 9,41 dolar hain xuxen. Gaur Trumpek itun hura osorik desegin nahi du.

Herrialde aberatsok gure gai hartu beharra daukagu eragiten ari garen sinestezinezko sufrimenduaren erantzukizuna. Idai zikloiarekin ikusi dugun moduan, gaur klimaren aldaketa gehien nozitzen dutenak dira arazoaren sorreran erantzukizun gutxien daukatenak.

Eta oroitzen baldin bagara Puerto Ricon Maria urakanaren ondorengo biharamunaz, esan dezakegu Idairen hondamendi humanitarioa hasi baizik ez dela egin. Nazioarteko komunitateak erantzukizuna dauka berehala laguntzeko Mozambike eta eskualdeko gainerako eremuei janari, ur, babesleku eta botikaz, oraintxe bertan.

Eta ezin da horretan geratu. Klimaren aldaketaren frontean aurreko muturrean dauden jendeei zor diegu haustea geuk lagunduta betikotu den muturreko pobreziaren zikloa.

Idai zikloiak ohartarazi behar digu munduko leku askotan jendeek ez diotela beren buruei baimendu klimaren aldaketari ezikusia egitea. Dakarren suntsiketa dagoeneko hemen dugu.

Eric Holthaus meteorologoa da eta Grist hedabidean idazten du klimaren zientziaz, politikaz eta konponbideez. Wall Street Journal, Slate eta beste hainbatetan ere argitaratu izan du. Artikulu hau jatorrian Grist-en argitaratu da: "Cyclone Idai Lays Bare the Fundamental Injustice of Climate Change"


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Larrialdi klimatikoa
2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-24 | Nicolas Goñi
CO2a atmosferatik kentzeko ingeniaritza: lurra ustiatzen segitzeko aitzakia?

Klimaren arazoa ingeniaritza kontu bat soilik ote da? Atmosferaren berotegi efektua indartu du munduaren industrializazioak, karbono dioxido kopuru erraldoiak isuri baititugu airera, gure biziraupena kolokan ezarri arte. Zergatik ez, beraz, karbono dioxido hori berriz harrapatu,... [+]


Numeriko iraunkorraren eguna Baionako Estitxu Robles kolegioan

Martxoaren 6an numeriko edo digital iraunkorraren eguna ospatu dute Baionako Estitxu Robles kolegioan. Ordenagailu zaharrak berregokitzen ikasi dute eta Ilargikoop ikasle kooperatibaren berri jaso dute.


Asfaltozko patioa zuhaitz eta landarez betetako zelai bihurtu dute Lizarrako eskolan

Jolastoki eta ikastetxeko sarrera zen asfaltozko 350 metro koadroak berdegune bihurtu dituzte Haur eta Lehen Hezkuntzako Remontival eskola publikoan, Lizarran. Landaturiko zuhaitz, zuhaixka eta landareek helburu dute, besteak beste, beroa eta hotza hobeto kudeatzea,... [+]


Artea suntsitzeko arrazoiak

Londres, 1914ko martxoaren 10a. Mary Raleigh Rochardson (1889-1961) sufragista eta WSPUko kidea National Galleryra sartu zen, soinekoan laban bat gordeta zuela. Diego Velazquezen Ispiluko venus ezagunaren parera iritsi zenean, mihisea zazpi aldiz sastakatu zuen, guardiek... [+]


Eguneraketa berriak daude