ICML hizkuntza gutxituen biltzarra, Euskal Herritik mundura hiru egunez

  • Hizkuntza Gutxituen XVIII. Nazioarteko Biltzarra, ICML siglekin ezaguna den nazioarteko biltzarra, Euskal Herrian ospatuko da martxoaren 24tik 26ra, edo Euskal Herritik antolatu da bederen, osoki konexio telematikoekin egingo den biltzarra izango baita aurtengoa. Euskal Herriko Unibertsitateko NOR ikerketa taldea enkargatu da antolakuntzaz. Lema bikoitza du biltzarrak: Bagara nor / In the long run (epe luzera begira).

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko martxoaren 24an - 09:16
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hiru egunetan zehar, hainbat streaming leihoren bidez emango den egitaraua izango du biltzarrak, baina hona hemen, Euskal Herritik bertatik emango diren ekarpen batzuk, Soziolinguistika Klusterrak publiko egin dituenak.

  • The Ulerrizketa methodology: a way to start speaking basque with passive bilinguals (Aldahitz proiektua). Pablo Suberbiola eta Pello Jauregi.
  • Compartiendo escenario. Conclusiones de un estudio sobre jóvenes hablantes de euskara. Olatz Altuna eta Jone Miren Hernandez. Azterketa honen inguruan: Gazteak euskararen eszenatokian, erabileraren auzia.
  • Promoting public communication in Basque: the experience of the Jendaurrean Erabili community of practice. Idurre Eskisabel, Eduardo Apodaka, Beatriz Zabalondo, Jordi Morales eta Uxoa Anduaga.
  • Acercamiento al ecosistema de la diversidad lingüística de la Comunidad Autónoma Vasca (Hizkuntza Aniztasunaren mapen inguruan). Belen Uranga eta Xabier Aierdi
  • Gune soziolinguistiko erdaldunetan ahozkoa lantzeko metodologia bat: Berba-lapiko. Olatz Bengoetxea, Agurtzane Azpeitia eta Idurre Alonso
  • Students’ use of basque at school: main results of Arrue project 2017. Maialen Iñarra
  • A grassroots experience of a sociolinguistic research centre to revitalize the language. Imanol Larrea
  • Linguistic practices between media and organizations in a minority language public communication context (Jendaurrean Erabili proiektua). Beatriz Zabalondo eta Asier Basurto

Ekarpen hauen ordutegi zehatzak, hemen; kontsultatu halaber egitarau orokorra eta streaming leihoak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza gutxituak
2025-07-22 | Mara Altuna Díaz
Haien hizkuntzak hiltzen uzteko prest ez dauden zortzi gazte grinatsu

Uztailaren 14tik 18ra munduko hizkuntza gutxituen hiriburua izan da Gasteiz. HIGA, hizkuntza gutxituetako gazte hiztunen topaketetan, lau kontinenteko dozenaka gazte elkartu ziren esperientziak eta estrategiak trukatzeko. Hizkuntza “txikiak” babestea dute helburu... [+]


Euskara, katalana eta galiziera ez dira momentuz hizkuntza ofizialak izango Europar Batasunean

Europar Batasuneko estatu kideen gehiengoak atzera bota du euskara, katalana eta galiziera EBn hizkuntza ofizialak izateko eskaera. Finantzazio eta arlo legalean hainbat "zalantza" dituztela plazaratu dute. 


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Hasi dira Higa Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen topaketak, Gasteizen

Astelehenetik ostiralera bitarte, 18 eta 35 urte arteko 80 gaztek mundu osoko hizkuntza gutxituen arteko harremanak sendotuko dituzte hitzaldi, mahai inguru eta mintegien gisako jarduerekin. Guztira 68 hizkuntza gutxituk izango dute presentzia topaketan, inoizko kopuru handiena.


EHUn kitxuaz, komunitate indigenen erresistentzia aldarrikatzeko

María del Cielo Galindo Puyalek EHUn Master Amaierako Lana aurkeztu du ostegunean, ekainaren 26an. Galindok kitxuaz hitz egin du epaimahaiaren aurrean, Boliviako emakume indigena meatzarien parte-hartze politikoaz. Lana kitxuaz eta gaztelaniaz idatzi du, eta bere anaiak... [+]


2025-06-27 | Xuban Zubiria
Bretoiera eta Bretainiako kultura sustatzen zuen Breizh kooperatiba itxi dute

Bretainiako adierazpide musikal zein literarioen sustatzaile eta banatzaile nagusia izan da Breizh kooperatiba. Ia zazpi hamarkadetako ibilbidean ehunka egile bretainiarren lanak editatu eta ekoitzi ditu, horietako hainbat bretoieraz.


Mizgin Ronak
“Turkierak hautsi zuen nire pertsona”

Egungo kurduerazko idazle esanguratsuenetakoa da Mizgin Ronak. Zortzi liburu ditu idatzita, bost eleberri eta hiru olerki liburu. 16 urte zituenean ihesera jo zuen, eta urte eta erdiren ondoren haren jaioterrian atxilotu zuten, Diyarbakirren. 1992an, 18 urte besterik ez zituela,... [+]


Talentu bila

Talentua garai honetan zaindu, babestu eta erakarri beharreko altxorra ei da. Horregatik, Kutxabankeko lehendakari Anton Arriolak hezkuntzan ingelesari garrantzi handiagoa eman behar zaiola adierazi du, eta euskara horretarako oztopo izan daitekeela Poloniatik etor litezkeen... [+]


2025-05-26 | Mara Altuna Díaz
Gaskoia, euskaldunen oihartzun isildua

Apenas erreparatzen diogu edo, besterik gabe, ez dakigu hor dagoenik ere. Hego Euskal Herrian XX. mende hasieran itzali zen betirako, eta antzeko patua paira dezake Ipar Euskal Herrian. Neurri sendoak hartzen ez badira, gaskoia azkenetan egon liteke.

Okzitanian, joan den... [+]


2025-04-10 | Cira Crespo
Carli Pup
“Gure herriak besteak bezalakoak dira, eta ez dugu museo batean egon nahi”

Carli Pup (Udine -friuleraz Udin-, 1973) Friuli [friuleraz, Friûl] herriaren ekintzaile kultural garrantzitsuenetako bat da. Bere hizkuntza gutxituaren idazle, hizkuntzalari eta bere herriaren historialari bihurtu da.
Gaur egun, Informazione Friulana kooperatibako... [+]


Elle-aren biya

Lagun asko sumatu dut kezkatuta euskaldun gero eta gutxiagok ahoskatzen duelako elle-a. Haur eta gazte gehienek bezala, heldu askok ere galdu du hots hori ahoskatzeko gaitasuna, idatzian ere nahasteraino. Paretan itsatsitako kartel batean irakurri berri dugu: altxorraren biya... [+]


Eskoletan katalanaren biziraupena kolokan jar dezakeen galdetegia abian jarri dute Valentzian

570.000 familiak euren haurren ikasgeletako hizkuntza nagusia zein izango den bozkatzeko aukera dute martxoaren 4ra arte: gaztelera edo katalana. Garikoitz Knörr filologoaren eta euskara irakaslearen arabera, kontsultak "ezbaian" jartzen du katalanaren zilegitasuna... [+]


2025-02-26 | Bea Salaberri
Bretoiera

Iragan urtarrilaren hondarrean, Bretainiako lurraldeko bi hizkuntza gutxituei buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak publiko egin zituzten bertako arduradunek. Haiek berek aitortu zuten harriturik gertatu zirela emaitzak ikustean. Hain zuzen ere, egoerak eta... [+]


Eguneraketa berriak daude