Ibon Fernandez Iradi larriki gaixo den presoak positibo eman du koronabirusean

  • Ibon Fernandez Iradi larriki gaixo den euskal presoak positibo eman duela, hainbat sintoma dituela eta zeldan isolatu dutela jakinarazi du Sarek. “Covid egoera hasi zenetik, behin eta berriro adierazi dugun kezka errealitate bilakatu da. Hasieratik eskatu dugu larriki gaixo diren presoak etxera ekarri behar zirela”.


2020ko azaroaren 10an - 15:49

Kezka agertu du Sarek, “bai Ibonen egoera dela eta, baita gainontzeko Lannemezaneko presoek kutsatzeko izan dezaketen arriskua dela eta, espetxean egote hutsak euren biziarekiko duen arriskuari covid19a gehitu baitzaio”.

Ibon Fernandez Iradik gaixotasun larria duen arren, oraindik ere preso jarraitzen duela gogoratu du kolektiboak, Pariseko kondenen kudeaketa auzitegiak iaz bere kondenaren suspentsioa onartu bazuen ere, fiskaltzaren eta Pariseko Dei Gorteen ezezkoarengatik espetxean mantendu dutelako.

“Espetxean mantentzea da euren biziarekin jokatzea”

“Ibon Fernadez Iradik pairatzen duen egoera ekidin zitekeen beraz. Bai fiskaltzak eta baita Frantziako gobernuak hartutako jarreraren ondorio zuzena da. Izan ere, krisi sanitarioaren aurrean euskal presoak espetxeetarako ezarritako neurrietatik kanpo utzi izanaren ondorio da Ibon kutsatu izana. Are larriagoa, gaixo izanik”, salatu du Sarek. “Arrisku taldeko pertsonak espetxean mantentzeak euren biziarekin jokatzea baino ez dakar”.

Egoera salatzeko eta larriki gaixo diren presoen etxeratzea eskatzeko kontzentrazioa deitu du kolektiboak, asteazken honetan Lasarte-Orian (Fernandez Iradiren herrian), arratsaldeko 19:00etan. Okendo plazan izango da elkarretaratzea.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espetxe baldintzak
"Kartzelak gaixotzen du eta kartzelak hiltzen du"

Espetxeetako osasun zerbitzuaren gabeziez mintzatu da Libertad Francés Lecumberri, Salhaketa Nafarroa elkarteko koordinatzailea: “Osasun arloko langileak espetxeko logikekin eta irizpideekin kutsatzen direnean, zenbait eskubideren bermatzaile izan beharrean,... [+]


2024-03-18 | Gedar
Kataluniako 5.000 preso konfinatuta izan ditu Generalitateak

Kartzeletako funtzionarioen protestak aitzakiatzat hartuta, milaka preso erabat giltzapetuta eduki dituzte Kataluniako sei espetxetan.

 


Zaballako espetxean hildako Oroitz Herreroren senideak
"Gu horrela tratatu bagaituzte, zer ez dute egingo espetxe barruan"

Iragan astean Oroitz Herrero 26 urteko irundarra hilik aurkitu zuten Arabako Zaballa espetxeko bere ziegan. Eusko Jaurlaritzaren arabera “heriotza naturala” izan zen. Gaztearen senideek ARGIAri adierazi diote, ordea, Herrerori ez diotela arreta mediku egokirik eman... [+]


2024-02-07 | Hala Bedi
Preso bat hil da Zaballako espetxean, bi urtean hirugarrena

Eusko Jaurlaritzak espetxeen transferentzia bere gain hartu zuenetik, duela bi urte eskas, laugarren heriotza izan da euskal kartzeletan, hirugarrena Zaballako espetxean.


Espetxeko azken heriotza “izebergaren punta” besterik ez dela dio Salhaketak

Salatu du larunbatean bere burua urkatu zuen presoari ez zitzaiola suizidioen aurkako protokoloa ezarri eta ziegan bakarrik zegoela, aurreko egunetan “ondo ez zegoela” adierazi bazuen ere. Azpimarratu du Jaurlaritzak espetxeen eskumena hartu zuenetik bere buruaz... [+]


Eguneraketa berriak daude