Iberdrolaren kutsadura salatzeko ekintza egin du Greenpeacek Bilbon

  • Ostegun goizean Greenpeaceko zenbait kidek ekintza ikusgarria egin dute Bilboko Iberdrola dorrean.


2017ko martxoaren 30ean - 10:41
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ekintzaileek pankarta erraldoia jarri dute eraikineko sarreran. "Iberdrolak kutsatu, zuk ordaindu" irakur zitekeen gaztelaniaz.

8:30ean hasi den ekintza 10ak aldean amaitu da. Suhiltzaileek jaitsi dituzte ekintzaileak eta Ertzaintzak identifikatu egin ditu.

Katalunian eta Espainian ere antzeko ekintzak egin dituzte ostegunean Greenpeaceko kideek, "Espainiako Estatuan gehien kutsatzen duten enpresen jarrera salatzeko".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Greenpeace
Eguneraketa berriak daude