Ibarrolaren “Guernica Gernikara” obra Madrilera eramango dute

  • Picassoren Guernica obra Euskal Herrira ekartzeko aldarrikapen gisa egin zuen Ibarrolak Guernica Gernikara mihisea. Madrilgo Arco erakusketara eramango dute orain, 1981etik gordeta egon ondoren.

Guernica Gernikara mihisea. Argazkia: Agustinibarrola.com

2021eko ekainaren 30ean - 11:27
Azken eguneraketa: 13:32
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Agustín Ibarrolaren Guernica Gernikara obra Madrilgo Arco arte garaikidearen nazioarteko azokara eramango du José de la Mano galerista eta historialariak. Mihisea Ibarrolaren Gametxoko baserrian hogei urte baino gehiagoz egon da gordeta, beste hainbat obrarekin batera. Picassoren Guernica murala New Yorketik Madrilera lekualdatu zutenetik 40 urte beteko dira irailean, eta omenaldia egiteko erabiliko dute Ibarrolaren lana.

Obrak bi metro luze eta hamar metro zabal ditu, eta Picassoren laneko hainbat zati erabiltzen ditu, Ibarrolak esan zuen bezala, Euskal Herriko “Gernika berriak” irudikatzeko asmoz. 1977 eta 1979. urteetan Bilboko Arte Ederren museoan izan zuten mihisea, eta 1981ean, Caja Laboral Popular arte galerian erakutsi zuten azken aldiz.

Aldarrikepenerako lana

Picassoren lanari omenaldia egiteaz gain, Guernica lana Euskal Herrira hurbiltzeko eskaera egiteko erabili zuen Ibarrolak bere mihisea. Bonbardaketaren pintura 1981ean eraman zuten Madrilera, baina hainbat artista euskaldunek —Txillida, Oteitza eta Ibarrola kasu— Bizkaira hurbiltzeko kanpaina egin zuten. Guernica Gernikara mugimendu horren parte sortu zen.


Eguneraketa berriak daude