Ikasle Abertzaleek deituta, manifestazio nazionala egin dute Arrasaten, ikastetxeak greba-eskubidea berma dezala eskatzeko. Deialdiak eragin duen zalaparta ulertzeko, inplikatuen iritziak jaso ditugu segidan.
IA: "Ikasle iraultzaileen ahalduntze ariketa bat da hau"
Ikasle Abertzaleek plazaratutako agirian diotenez, “hilabete askotan, IAk borroka egin du Arizmendik gaur egun daukan greba araudi onartezina aldatu dezan. Araudi hori baliatuta, grebak sistematikoki boikotatu izan dira; izan ere, %25eko desbinkulazioa lortuz gero, greba ez da irteten, nahiz eta gainerako %75ak aldeko botoa eman. Egoera hori probokatzeko, atzeratu ezin omen diren azterketak jartzen dituzte greba egunetan, xantai gisa”. IAren hitzetan, "hau ez da ikasle batzuen kapritxoa. Hau ikasle iraultzaileen ahalduntze ariketa bat da. Ez dugu onartzen grebarako eskubide errealik ez izatea, eta ez dugu negoziatuko justiziaz dagokigun ezer".
Manifestazioaren irudiak:
[MANIFESTAZIOA]@Arizmendi-ko @IAbertzaleak deituta manifestazioa egin dute #Arrasate-ko kaleetan. pic.twitter.com/naWngDIMrY
— Arrasate Goiena (@arrasategoiena) 2018(e)ko otsailak 22
Hasi da Ikasle Abertzaleek deituriko mobilizazioa, greba eskubidearen alde (arg: @IAbertzaleak) pic.twitter.com/rqphvIyqhJ
— Topatu (@topatu_eus) 2018(e)ko otsailak 22
Zuzendaritza: “Ez diogu ezeri ateak ixten, dena dago aztergai”
Arizmendiko zuzendaritzak azaldu digu Batxilergoan betidanik izan dela grebarako eskubidea eta inoiz ez dela ukatu. Iaz lehenengo aldiz aldarrikatu zuten DBH 4koentzako greba eskubidea eta “araudia zaharkituta zegoela ikusi genuen, bai ikasleek, bai guk. Araudia berrikusteko konpromiso firmea daukagu –diote zuzendaritzatik– eta dagoeneko hasi gara ikasgeletako ikasle ordezkariekin bilerak egiten, gaia jorratzeko eta puntuz puntu hausnarketa egiteko, ez diogu ezeri ateak ixten, dena dago aztergai”.
Hainbat ikasle ordezkarik ez du grebarekin bat egin
Arizmendi ikastolako hamazazpi ikasle ordezkarik argitu dute ez dutela bat egiten grebarekin. Zera diote plazaratutako oharraren lehenbiziko puntuan: "Greba araudia aldatzeko prozesuaren hastapenak ez ziren aurreko ikasturtean eman, soilik proposamenak izan ziren. Hori dela eta, aurtengo ikasturte hasieran, urtean zehar landuko genuen plangintza zehaztu zen eta orain dela hiru aste inguru hasi ginen prozesua martxan jartzen. Gainera, argitu beharra dago, ez dela izan ikasle abertzaleek sortutako presioagatik, ikastolan aurreikusita baitzegoen araudia aldatzea.
Ikastolen Elkartearen babesa ikastetxeari
Ikastolen Elkarteak, bestalde, babesa adierazi dio Arizmendiri, ohar baten bidez (PDF): "Arizmendi ikastolak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleekin greba eskubidea bermatzeko araudia berrikusten ari den unean, Ikasle Abertzaleak taldeak deituriko mobilizazioak harridura eta kezka sorrarazi dizkigu".
Ikasle bati isuna ipini diote institutuan lan politikoa egiteagatik, eta hori salatzeko agerraldi bat egiten ari ziren bitartean, gazteen aurka jo du Ertzaintzak. Zazpi lagun identifikatu ditu.
Elkarretaratzeak egingo dituzte selektibitateari eta Baxoari ezetz esateko. Gainera, apunte-banku bat eta klase partikularrak jarri dituzte martxan IAko kideek.
Hezkuntza bi arazo handik zeharkatzen dutela adierazi dute IAk: "ideia erreakzionarioen" gorakadak eta "ikasleen egoeraren okertzeak". Mobilizazioaren deialdia hedatzeko, goizean errepide mozketak egin dituzte Donostian, Iruñean eta Gasteizen. Bilbon, Euskal... [+]
Ikasleen lan politikoa jazartzeko asmoz, Iruñeko Iturraman eta Biurdanan nahiz Bilboko Unamunon izan dira polizia-indarrak, IAk salatu duenez.
Kurtso hasieran, 2024ko irailean EHUko Bizkaiko campusean lan-zuzenbidea irakasten zuen irakasle faxista baten berri eman zuten ikasleek. Beste irakasle bat salatu berri dute, oraingoan EHUko Arabako campusean Farmazia Fakultatean, sare sozialetan mezu eta ideia erreakzionarioak... [+]
Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.
"Alternatiba sozialista indartzera bidean" GKSk eta IAk eztabaidarako, hausnarketarako eta aldarrikapenerako espazioak antolatzeko beharra azpimarratu dute, eta horren baitan antolatu dute Gazte Topagune Sozialista. Ostegunetik hasita igandera arte izango da Altsasun.
Grebara jo dute bigarren hezkuntzako, lanbide heziketako eta unibertsitateko ikasleek. Ikastetxeen ohiko jarduna gelditu eta kaleak hartu dituzte “negozioen eta inposizioen” hezkuntzaren kontra Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Goizeko aurreneko... [+]
Ikasle Abertzaleak taldeak grebarako deia egin du martxoaren 20rako. Negozioen eta inposizioen hezkuntza borrokatu goiburuarekin manifestazioa ere eginen dute 12:00etan Iruñeko Foruen Plazatik aterata. Unibertsitatera sartu aurretik eta goi mailako ikasketak egiterako... [+]
Eusko Legebiltzarraren aurrean elkartu dira Ikasle Abertzaleak-eko kideak martxoaren 13rako ikasle grebara deitzeko. “Azken hilabeteetan borroka prozesuak martxan jarri ditugu Euskal Herriko ikastetxe eta campusetan eta, orain, pausu bat gehiago emateko unea dela uste... [+]
Irailaren 27an epaituko dituzte 'Leioako 5ak', 2016an Leioako campusean izan zen ikasle mobilizazio baten harira. 45.000 euroko eta 40 urteko zigorrak eskatzen dituzte haientzat. Aste honetan ere mobilizazioak egingo dituzte, auzipetutako bost lagunen eskualdeetan nahiz... [+]
2016ko apirilean atxilotu zituzten Leioako 5ak, errepresioaren aurkako ikasle protesta batean. Zazpi urteren ostean izango da epaiketa, irailaren 27an, eta 39,5 urteko espetxe-zigorrak eta 45.000 euroko kalteordainak eskatuko dizkiete. Epaiketaren atarian, haietako birekin... [+]
Aurtengo edizioan Eskoriatza, Aretxabaleta eta Aramaio igaroko dituzte. Tailerrak, bertso-saioak, hitzaldiak, kontzertuak, eta abar antolatu dituzte hiru egunez. “Hausnarketarako eta formakuntza politikorako espazioa” izatea dela helburua azaldu dute.
Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleakek antolatu dute topagune sozialista. "Sozialismoaren kultura politikoa jaso, sakondu eta hedatzeko alternatiba sozialista eraiki behar" dela azaldu dute.
Selektibitatea hezkuntzaren elitizazioan sakontzeko mekanismoa dela salatu du Ikasle Abertzaleak antolakundeak. Bitarteko gutxien dituzten ikasleen heziketa prozesuan oztopo bat gehiago dela azpimarratu dute.