Ikasle Abertzaleek komunikatua atera dute Arizmendi ikastolako greba-araudiaren inguruan

  • “Ikasle Abertzaleak antolakundeak manifestazio nazionalerako deialdia egin du, Arrasaten, otsailaren 22an, eguerdiko 12:30ean Laubide plazatik hasita, Arizmendik ikasleen eskubide politikoekiko erakusten duen axolagabekeria eta mespretxua ozen salatzeko”.


2018ko otsailaren 15an - 12:32

Argian argitaratu genuen moduan, greba-araudia aldatzeko prozesua hasi dute Arizmendi ikastolan eta IAren mobilizazio nazionalerako deiaren ostean, ikastolako zuzendaritzaren bertsioa ere jaso genuen. Komunikatua atera du orain IAk eta bertan diotenez, “hilabete askotan, IA-k borroka egin du Arizmendik gaur egun daukan greba araudi onartezina aldatu dezan. Araudi hori baliatuta, grebak sistematikoki boikotatu izan dira; izan ere, %25eko desbinkulazioa lortuz gero, greba ez da irteten, nahiz eta gainerako %75ak aldeko botoa eman. Egoera hori probokatzeko, atzeratu ezin omen diren azterketak jartzen dituzte greba egunetan, xantai gisa”.

"Hau ez da ikasle batzuen kapritxoa"

“Arizmendik, bilera batean, otsailaren 1ean, hitza eman zion IAko ordezkari bati, greba araudia aldatuko zela, 3 hilabeteko epean, euren tramiteak bete eta gero. IAk, oso kontuan hartu zuen bertan hitzemandakoa. Baina azken asteotan egitekoak ziren urratsak (gela-ordezkariekin bilerak, greba araudiaren aldaketen berri emateko) egin ez dituztela ikusita, eta hiru hilabeteko epea ikasturte bukaerara gehiegi hurbiltzen ari dela ikusita, beste urrats bat emango du manifestazio nazionalaren bidez. Hau ez da ikasle batzuen kapritxoa. Hau ikasle iraultzaileen ahalduntze ariketa bat da. Ez dugu onartzen grebarako eskubide errealik ez izatea, eta ez dugu negoziatuko justiziaz dagokigun ezer”.

IAren eskariak honakoak dira: %25eko desbinkulazioaren puntua desagertzea, paroak egin ahal izatea grebako baldintza berdinekin, 4.DBHko ikaskideek parorako eta grebarako eskubidea lortzea, greba egunak azterketa egun batekin bat eginez gero azterketa atzeratzeko eskubidea, eta IAko militanteek askatasunez  egin ahal izatea euren lan politikoa ikastetxean(aurkezpenak, bilerak…).

IAren jardun politikoa oztopatzeko saiakerak ere salatu dituzte ikasleek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ikasle Abertzaleak
Hezkuntza sistema sozialista aldarrikatu dute ikasleek, martxoaren 20ko ikasle greban

Grebara jo dute bigarren hezkuntzako, lanbide heziketako eta unibertsitateko ikasleek. Ikastetxeen ohiko jarduna gelditu eta kaleak hartu dituzte “negozioen eta inposizioen” hezkuntzaren kontra Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Goizeko aurreneko... [+]


Hezkuntza "pribatizaziotik" ateratzeko, borroka

Ikasle Abertzaleak taldeak grebarako deia egin du martxoaren 20rako. Negozioen eta inposizioen hezkuntza borrokatu goiburuarekin manifestazioa ere eginen dute 12:00etan Iruñeko Foruen Plazatik aterata. Unibertsitatera sartu aurretik eta goi mailako ikasketak egiterako... [+]


Greba antolatu du martxoaren 13rako Ikasle Abertzaleak-ek

Eusko Legebiltzarraren aurrean elkartu dira Ikasle Abertzaleak-eko kideak martxoaren 13rako ikasle grebara deitzeko. “Azken hilabeteetan borroka prozesuak martxan jarri ditugu Euskal Herriko ikastetxe eta campusetan eta, orain, pausu bat gehiago emateko unea dela uste... [+]


2023-09-24 | Mikel Eizagirre
"Militantzia politikoaren zilegitasuna defendatu behar da, inolako baldintzarik gabe"

2016ko apirilean atxilotu zituzten Leioako 5ak, errepresioaren aurkako ikasle protesta batean. Zazpi urteren ostean izango da epaiketa, irailaren 27an, eta 39,5 urteko espetxe-zigorrak eta 45.000 euroko kalteordainak eskatuko dizkiete. Epaiketaren atarian, haietako birekin... [+]


2023-09-19 | Gedar
'Leioako 5en' askatasuna exijitu dute Altsasun

Irailaren 27an epaituko dituzte 'Leioako 5ak', 2016an Leioako campusean izan zen ikasle mobilizazio baten harira. 45.000 euroko eta 40 urteko zigorrak eskatzen dituzte haientzat. Aste honetan ere mobilizazioak egingo dituzte, auzipetutako bost lagunen eskualdeetan nahiz... [+]


Eguneraketa berriak daude