Umorea eta tristuraren arteko balantza

  • Egun gogorrak bizi ditugula baieztatze berak, baiezko soiletan gabiltzala esatera eramaten gaitu. Familiak, bikoteak, hirukoteak, baita laukoteak ere! Eta nola ez, bakarrik bizi direnak. Bakoitzak bere isolamenduari aurre egin behar dio egunero. Etxe barruan, besteen hurbiltasunetik urrun. Eta besteen hurbiltasunetik urrun egotea, berezkoa dugun gizatasunaren aurka joatea da.


2020ko martxoaren 25ean - 08:47
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Baina gizatasunaren kontua nahita aurkeztuta, hitz egin dezagun etxe barruetan, hain era naturalean, kaleetako bizitasun faltaren aurka, nola umoreak, egunerokotasun tristetik aldentzen gaituen.

Egia da bai, zaila dela umoreari heldu eta buruan marmarka izaten ditugun pentsamendu itsusiak alde batera uztea. Hala ere, argi utzi dugu, umorearen alderdian, berak sortzen dituen milaka posibilitate horietan, gizakiok dugun kapazitatea bikainki erakutsi dugula.

"Gaur egun, ditugun teknologia berriei esker, aspertuta gauden bakoitzean, bururatzen zaizkigun edozein lelokeria argia ikus dezakete"

Kultura bakoitzean umore mota ezberdinak topa ditzakegu. Mundu zabal honetan, guztioi ez digu komentario, txiste eta ergelkeria berdinek graziarik egiten. Kontutan izan behar da kultura bakoitzak nola ulertzen eta interpretatzen duen bere izankizuna. Zer den ederra eta zer onartezina. Zerk aztoratu, zerk lotsatu, zerk nazkatu eta zerk gogaitzen duen. Zerk pentsatuarekiko gaituen eta zerk jarriko duen duintasunaren muga kolokan. Antzinako Greziatik komedia antzezlanak, erdi aroan bufoiak, karikaturak, sexuaren inguruko interpretazioak, tabuen apurketak, elkarrizketa eskatologikoak, mozkortuta dagoenaren eszena negargarriak, errealitatea buruz behera jartzeko joerak eta abar luze, baina benetan luze bat. Horiexek izan dira historian zehar, besteengandik hurbil egotearen berezko gizatasunaren etsenplu argiak.

 Hortaz, umorea, eskura dugun defentsarik, nire uste apalean, ederrena da. Momentu oro eta modu errazean eskuratu dezakeguna. Unibertsala, elkarren artean komunikatzeko eta erlazioak estutzeko dugun baliabide betierekoa.

Gaur egun, ditugun teknologia berriei esker, aspertuta gauden bakoitzean,emandako kolpeetan eta hara eta honako momentuetan, bururatzen zaizkigun edozein lelokeria argia ikus dezakete. Abesti famatu bat hartu eta lagunen artean egindako bideo muntaia, auzokoak beldur gabe botatzen dituen irrintzi penagarrien grabazioak, baita garrasika bingoan jolasteko dagoen mugimendua edo eta, hain beharrezkoak egin diren balkoietako disko-festak. Meme-ek ere barre-algaraka uzten gaituzte sare-sozialak zabaltzen ditugun bakoitzean.

"Gure asperraldi luze honetan, zitalak izan beharrean, maitekiroago jokatu baitugu. Solidarioagoak izan gara. Hurbiltasun eskas honetan, elkarrengandik inoiz baino hurbilago egon gara"

Robert Eggers-en Itsasargia pelikulan, Ameriketako Estatu Batuetako Ingalaterra Berriko azpieskualdean isolatuak geratzen diren bi farozainen istorioa kontatzen du. Eta bertan, Thomas Wake pertsonaiak Ephraim Winslow-ri jakinarazten dion moduan, “gogaitasunak gizakia bilau bilakatzen du”. Beraz, zein garrantzitsua den asperraldiak gugan eraginik ez izatea, ez duzue uste?

Hala ere, egindako baieztapena baino haratago joango nintzateke. Gure asperraldi luze honetan, emandako kolpeetan eta hara eta honako momentuetan zitalak izan beharrean, maitekiroago jokatu baitugu. Solidarioagoak izan gara. Hurbiltasun eskas honetan, elkarrengandik inoiz baino hurbilago egon gara. Gure hiri eta herrietako balkoiek horretan lagundu gaituzte. Auzokoaren alde borrokatzen. Umore onean egoten.

Animalien erreinuan ere, umoreak, defentsarako paper garrantzitsua jokatzen du. Zientifikoen ustetan, hainbat animaliek arnasestu bereziak produzitzen dituzte jolas uneetan: haginkadetan, piztu daitekeen agresibitatea baretzeko. Barrea sentitzen duten poza eta minaren arteko balantza gisa aurkezten da.

Hitz soiletara bueltatuz beraz, bizi ditugun egun gogor hauetan, jo dezagun umorea eta tristuraren arteko balantzara. Jo dezagun gure berezko gizatasunera.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


2025-08-04 | Behe Banda
Kale estuak dituzten hiriak

Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Teknologia
Sormenerako suntsipena

Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]


2025-07-30 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Gehiago

Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]


2025-07-30 | June Fernández
Meloi saltzailea
Coca-Cola

Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan.  Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]


2025-07-30 | Inma Errea Cleix
Kaka

Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]


Ergelkeria

Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.

Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


Euskarak Euskal Herria behar du

Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]


Migrazioei buruzko jarrerak gurean

Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]


2025-07-25 | Ana Morales
Esan barik ez doalako

Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]


2025-07-25 | Julen Orbea
Bilbon euskara jira ta Bira

Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]


Eguneraketa berriak daude