Holokaustoaren biktimei eskainitako monumentua: turistak irrigarri uzten dituen artista

  • Inoiz Berlinen izan bazarete, oso litekeena da Holokaustoaren Oroigarria bisitatu eta irribarrez –edo pailazoarena egiten– agertzen zareten argazkia ateratzea. Bada, Shahak Shapira artista israeldarrak gisa horretako argazkiak arrantzatu eta nazien esparruetako irudi gordinekin nahasten ditu, turisten "errespetu eza" azaleratzeko.


2017ko urtarrilaren 19an - 11:14
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"Ez da Holokaustoarekin alderatu daitekeen gertaera historikorik", dio artistak. "Norberaren esku dago sei milioi pertsonaren heriotza oroitzen duen tokian nola jokatu erabakitzea". Bere hitzetan, monumentua bisitatzen duten turista askok ez dute errespeturik agertzen. "Biktimak hilda daude, ordea, eta hilda dauden pertsonen gauzak egiten ariko dira ziurrenik, honek guztiak gehiegi kezkatu gabe", dio ironiaz.

Erabiltzaileen Facebook, Instagram edota Twitter kontuetatik hartzen ditu argazkiak Shapirak, ondoren artxiboko irudiekin muntaia egiteko. Yolocaust webgunean paratu ditu muntaia guztiak. Hona adibide batzuk:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!