Nafarroan Espainiako Poliziaren buru ohia zigortu dute politikariak Twitter bidez iraintzeagatik

  • Eldiario.es-ek jakinarazi duenez, Daniel Rodríguez 20 egunez zigortu dute enplegu eta soldatarik gabe, "falta larriagatik". Nafarroan Espainiako poliziaren arduradun nagusia zela politikari ezkertiarrak eta abertzaleak iraintzen zituen Twitter bidez.


2019ko abuztuaren 06an - 13:03
Daniel Rodríguez, Nafarroan Espainiako Polizaren nagusia zenean. Argazkia: elnacional.cat.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

2018ko urrian eldiario.es egunkari digitalak argitaratu zuen Espainiako Poliziaren nagusi Daniel Rodríguezek politikari ezkertiar eta abertzaleak iraintzen zituela Twitter kontu anonimo batetik. Hasiera batean Rodríguezek dena ukatu zuen, baina hurrengo egunean dimisioa aurkeztu zuen. Polizian espedientea ireki zioten.

Orain jakin da Espainiako Poliziak Daniel Rodríguezi ezarri dion zigorra: 20 egun enplegurik eta soldatarik gabe. Rodríguezek zigorraren aurkako errekurtsoa aurkeztu du Madrilgo Justizia Epaitegi Gorenean.

Ezkertiar eta abertzaleen aurka; eskuindar eta espainolisten alde

Hainbat politikari iraindu zuen Rodríguezek: Ada Colauri "nazkagarria" edo "moralgabea" deitu zion; EAJko kideez "Espainiari traizio egiten dioten koldar nazkagarriak"; Gabriel Rufiani "ergel patologikoa"; edota Nafarroako lehendakari Uxue Barkosen aurka egin zuen. Aldiz, Francoren, Rosa Díezen edo Santiago Abascalen aldeko mezuak txiokatu zituen Rodríguezek. 1982an estatu kolpe saiakera gidatu zuen Tejero koronelaren inguruan ondorengoa idatzi zuen: "Espainiaren alde bizitza eta ohorea jarri zituen soldadu eta guardia zibila" izan zela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako Polizia
Eguneraketa berriak daude