Frantziako Konstituzio Kontseiluak, hizkuntza gutxituen aldeko legea atzera bota zuen partzialki, 4. eta 9. artikuluak Konstituzioaren aurkakoak direla esanez eta ordutik Emmanuel Macronen mezua espero izan dute askok. Hizkuntza gutxituen kasuan murgiltzean oinarritutako irakaskuntza defendatu du Frantziako presidenteak.
Hizkuntza gutxituen legearen kontrako ebazpenaren aurrean hitz egin du Emmanuel Macron Frantziako presidenteak. Facebook plataforma erabili du bere mezua helarazteko eta hizkuntza gutxituen irakaskuntzan murgiltze eredua erabiltzea defendatu du. Frantziako presidente bezala frantses hizkuntzaren babeslea eta eskualdetako hizkuntzen aberastasunaren zaindaria dela adierazi du. Frantziako Gobernuari eta Parlamentuari, “aniztasun linguistikoa” bermatzeko bitartekariak aurkitzea eskatu dio.
Frantziako hizkuntzak "altxor nazionala" direla adierazi du Macronek Facebooketik helarazitako mezuan. Mezuan bertan, murgiltze eskolen bidezko transmisio mugimendua hasi zenetik hamarkada batzuk badirela esan du. “Ezerk ezin du oztopatu ekintza erabakigarri hori, halako pertsona engainatuek egina, zeinak aldi berean baitira beren eskualdearen maitale, Frantziaren pasioaren jabe eta unibertsaltasunaren zale”, azpimarratu du.
Berria egunkariak jaso duenaren arabera, hizkuntza gutxituen legea Frantziako Konstituzioaren aurkakoa dela esatean, ikastetxe publikoez gain, itunpekoak ere aipatzen dira eta ondorioz, ikastetxe horien etorkizuna argitzeko eskatu zioten Frantziako Gobernuari. Yannick Kerlogot Bretainiako diputatuak, Jean Castex lehen ministroari ebazpenak murgiltze ereduan izango dituen “ondorio zehatzak” argitzeko eskatu zion.
Maiatzaren 29an Baionan mobilizazioa deitu dute. Protesta ezberdinak egingo dira egun horretan lurralde ezberdinetan. Mobilizazioak Pour Que Vivent Nos Langues (gure hizkuntzak bizi daitezen) kolektiboak deitu ditu. Kolektiboaren esanetan, erreforma horiek hizkuntza ezberdinen irakaskuntzan dituzten ondorioez ohartaraztea eta hizkuntza horien bizi-indarra, sormena, herrialdearen eta gizartearen kultur-aniztasunari egiten dioten ekarpena nabarmentzea da mobilizazioen helburua.
Orain Baionako merkatuko saltzaileek afitxa bidez jakinarazten dute euskaraz eta gaskoiz aritzeko prest direla. Baionako Herriko Etxeak duela bi urte abiatutako euskara plangintzaren ildotik ekintza abiatu du.
Amsagar jer dyaspura d Arif: X wbrid n tgumi n tutlayt tarifit (Diasporaren eta Rifen arteko topaketa: tarifit hizkuntza zaintzeko bidea) lemapean, abuztuaren 27tik irailaren 5era, amazigh hizkuntza eta kulturaren aldeko 50 ekintzaile inguru bildu dira Alhucemas eta Nador artean.
Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]
Martxan daude okzitanieran jatorria duen hizkuntza berpizteko hainbat ekimen. Ipar Euskal Herrian galzorian dagoen hizkuntza da gaskoia; aurreko mende hasieran galdu zen Hego Euskal Herrian.
Europar Batasuneko estatu kideen gehiengoak atzera bota du euskara, katalana eta galiziera EBn hizkuntza ofizialak izateko eskaera. Finantzazio eta arlo legalean hainbat "zalantza" dituztela plazaratu dute.
Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]
Astelehenetik ostiralera bitarte, 18 eta 35 urte arteko 80 gaztek mundu osoko hizkuntza gutxituen arteko harremanak sendotuko dituzte hitzaldi, mahai inguru eta mintegien gisako jarduerekin. Guztira 68 hizkuntza gutxituk izango dute presentzia topaketan, inoizko kopuru handiena.
María del Cielo Galindo Puyalek EHUn Master Amaierako Lana aurkeztu du ostegunean, ekainaren 26an. Galindok kitxuaz hitz egin du epaimahaiaren aurrean, Boliviako emakume indigena meatzarien parte-hartze politikoaz. Lana kitxuaz eta gaztelaniaz idatzi du, eta bere anaiak... [+]
Bretainiako adierazpide musikal zein literarioen sustatzaile eta banatzaile nagusia izan da Breizh kooperatiba. Ia zazpi hamarkadetako ibilbidean ehunka egile bretainiarren lanak editatu eta ekoitzi ditu, horietako hainbat bretoieraz.
Egungo kurduerazko idazle esanguratsuenetakoa da Mizgin Ronak. Zortzi liburu ditu idatzita, bost eleberri eta hiru olerki liburu. 16 urte zituenean ihesera jo zuen, eta urte eta erdiren ondoren haren jaioterrian atxilotu zuten, Diyarbakirren. 1992an, 18 urte besterik ez zituela,... [+]
Talentua garai honetan zaindu, babestu eta erakarri beharreko altxorra ei da. Horregatik, Kutxabankeko lehendakari Anton Arriolak hezkuntzan ingelesari garrantzi handiagoa eman behar zaiola adierazi du, eta euskara horretarako oztopo izan daitekeela Poloniatik etor litezkeen... [+]
Apenas erreparatzen diogu edo, besterik gabe, ez dakigu hor dagoenik ere. Hego Euskal Herrian XX. mende hasieran itzali zen betirako, eta antzeko patua paira dezake Ipar Euskal Herrian. Neurri sendoak hartzen ez badira, gaskoia azkenetan egon liteke.
Okzitanian, joan den... [+]
Carli Pup (Udine -friuleraz Udin-, 1973) Friuli [friuleraz, Friûl] herriaren ekintzaile kultural garrantzitsuenetako bat da. Bere hizkuntza gutxituaren idazle, hizkuntzalari eta bere herriaren historialari bihurtu da.
Gaur egun, Informazione Friulana kooperatibako... [+]