EAJ, EH Bildu, BNG, Compromis, CUP, ERC, JxCat, Más Madrid, PDCAT eta Unidas-Podemosek aurkeztu zuten proposamena abenduan. Asteartean, EH Bilduren ekimenez, heldu zen Espainiako Kongresura hizkuntza gutxituen inguruko legez besteko proposamena, baina PSOE, PP, Vox, Ciudadanos eta UPN aurka azaldu eta atzera bota dute..
Berezko hizkuntza gutxituen alde egiteko legez besteko proposamena baztertu egingo du Espainiako Kongresuak. Espainiako Kongresuak EH Bilduren legez besteko proposamen bat eztabaidatu eta bozkatu du astearte honetan, "errealitate eleanitza onartzearen, gaztelaniaren inposaketa eta hizkuntza-diskriminazio guztiak" amaitze alde.
Asteartean eztabaidatutako testuak gaztelania ez diren berezko hizkuntzek gaztelaniari aitortzen zaizkion eskubide eta betebehar berberak izateko balizko ekintza guztiak eskatzen ditu, baita “hizkuntzen ezagutza orokorra beren lurraldeetan zabaltzeko neurri egokiak bultzatzea ere”.
Lehengo urteko otsailean, hizkuntza aniztasunaren kudeaketa egokia bermatzeko neurriak hartzea proposatu zuten hizkuntza gutxituen aldeko zenbait eragilek: Nogara, Iniciativa Pol Asturianu, A Mesa Pola Normalizacion Linguistica, Accio Cultural del Pais Valenciá, Ciemen, Omnium, Plataforma per la Llengua eta Euskalgintzaren Kontseiluak. Abenduan eman zuten hurrengo pausua, hamar alderdik oinarri horiek biltzen zituen legez besteko proposamena erregistratu zuten Espainiako Kongresuan: BNG, Compromis, CUP, EAJ, EH Bildu, ERC, JxCat, Más Madrid, PDCAT eta Unidas-Podemosek.
EH Bilduren Kongresuko bozeramaile Mertxe Aizpuruak proposamena defendatu du, eta nabarmendu du ekimena Espainiako Estatuko hizkuntzen aldeko hamar erakundek sortua zela. Aizpuruak gogorarazi duenez, Espainiako Estatuko biztanleen %45 "gaztelania ez den hizkuntza batean bizi da", eta koofizialtasunak esan nahi du "bestea bezain ofiziala dela hizkuntza". EAJk Koldo Mitxelenaren hitz batzuk gogorarazi ditu saioan: "Euskara ahulegia da armatzat hartzeko".
Kataluniako eta Valentziako alderdiek ere hizkuntza gutxituak defendatzeko eta herritarren diskriminazioa agerian uzteko baliatu dute saioa. CUP, Compromis, PDeCAT, ERC eta BNG alderdiak eskatu dute hizkuntza eskubideak behar bezala babestea. BNG alderdiko Néstor Regok hurrengo esaldiarekin bukatu du bere interbentzioa: "Espainiako Estatua prest al dago espainieraz besteko hizkuntzak hitz egiten dituzten biztanleen %45aren eskubideak errespetatzeko?".
Espainiako eskuinak oso jarrera ezkorra erakutsi du proposamenaren aurrean. Lehen mintzaldia PPrena izan da, Ana Belén Vázquez diputatuaren bidez. Vázquezek proposamena hizkuntza-kolonialismo zaharkitutzat jo du, "nazionalistek hizkuntzak arma politiko gisa erabiltzen dituztela" adierazi du. Ciudadanosek proposamena "xenofoboa" dela esan du eta EH Bilduren helburu bakarra Espainiaren zatiketa dela gaineratu du Voxek.
Hankak lurrean dituzte gure solaskideek. Euskalgintzaren eta herri mugimenduen joko-zelaian dabiltza etengabe eta eskarmentu horretatik hitz egiten dute euskarari eusteaz, hizkuntza zapalkuntza ez normalizatzeaz eta erdaldunengandik espero beharko genukeenaz. Gorka Torrek ez du... [+]
Euskarazko B2 maila dutela ez ziurtatzeagatik Eibarko Egogain zaharren egoitzako lan eskaintza publikotik kanpo utzi zituzten bi langileen alde ebatzi du Donostiako Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiak, CCOOk jakinarazi duenez. 2024ko urrian, Gonzalo Pérez Sanz epaileak... [+]
Igande goizean elkarretaratzeak egin dituzte Euskal Herrian Euskarazek deituta, Geldi euskara zapaltzea! lelopean.
Administrazioa euskalduntzeko legeria aldatu beharra dagoela azpirramatzen du LAB sindikatuak eta hori lortzeko "herritarren aktibazioa" ezinbestekotzat hartu du. Hainbat ekimen eta mobilizazio egingo dituzte udazkenean.
Lapurdiko eskola batetik saiatu dira datorren ikasturterako Ganbara Hostel Bilbaon aterpea lotzen, baina Behatokian salatu dutenez, idatzizko komunikazioan euskaraz aritzeagatik zera esan diete azkenean: “Espainolez mintzatzen ez ginenez, ez gintuztela beren hotelean... [+]
Oraingoz hamabi gazte-taldek eman dute izena. Taldeen arteko bikoteak osatuko dituzte, eta haien arteko harreman informalak euskaratik eta euskaraz garatuko dituzte. Helburua da kontzientzia linguistikoa berpiztea. Euskal Herrian Euskarazek eta Gazte Euskaltzaleon Sareak abian... [+]
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak argudiatu du kontraesanean daudela jardunaldien helburua, hau da, gaztelania bultzatzea, eta euskararen normalizazioa eta biziberritzea. Observatorio Global del Español erakunde antolatzaileari gutunez eman dio erabakiaren berri, eta 2024an... [+]
Donostiako Udaleko langileen batzordea osatzen duten bost sindikatuek (ELA, LAB, CCOO, Erne eta ESAN), akordioa egin dute, Euskaraldia dela-eta langileen parte hartze aktiboa sustatzeko eta euskaraz bizi eta lan egiteko aukerak bermatzeko. LABeko ordezkari Joseba Alvarezek... [+]
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Euskara Taldeak inkesta bat egin du ikasleen artean. Halaber, euskara plana ikasturte honetan amaitzen dela ikusirik proposamen berriak egin dizkiote unibertsitateko zuzendaritzari. NUPen euskaraz ikastea "ezinezkoa" dela ere salatu... [+]
Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]
EHEk deituta, Baionan manifestazioa egin dute apirilaren 6an. Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia eskatu dute, eta Euskararen Errepublika aldarrikatu. Hilaren 11n EHEko bi kide epaituko dituzte Baionako auzitegian desobedientzia ekintza bat egin izanagatik.
Behatokiak Hizkuntza Eskubideen Egoera 2024 txostena aurkeztu du. Herritarrek helarazitako gertakarien bilduma aztertuta, ondorioztatu dute 2024an egoerak ez duela hobera egin, eta gainera, kexak jaso dituzten hainbat entitateren eskutik urraketak iraunarazteko jarrera sumatu... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]