Hizkuntza eskubideen murrizketa salatzeko manifestazioa egingo dute Iruñean uztailaren 2an

  • Euskalgintzaren Kontseiluak antolatu du mobilizazioa. Administrazio publikoan euskarak jasaten duen bazterketari muga jartzeko eskatuko diote Nafarroako Gobernuari.

Euskalgintza Kontseiluak ekainaren 23an emandako prentsaurrekoa. Argazkia: Kontseilua.eus

2021eko ekainaren 24an - 08:37
Azken eguneraketa: 10:42

Euskalgintzaren Kontseiluak hizkuntza eskubideen murrizketak salatzeko manifestaziora deitu du Iruñean uztailaren 2rako. Euskara administrazioan arautzeko Nafarroako Gobernua prestatzen ari den dekretu berria "atzerapausoa" izanen dela eta "euskaldunen eskubideak murriztuko dituela" uste du euskalgintzak. Nafarroako Justizia Auzitegiak administrazio publikoetan euskararen erabilera arautzen duen dekretuko hainbat puntu baliogabetzeko epaia kaleratu zuen 2019an. Orduz geroztik, euskararen erabilera arautzen duen legedia eskatu diote eragileek Nafarroako Gobernuari baina ez dute horretaz berririk, prentsaurreko bidez salatu dutenez. Are gehiago, "iraganeko hizkuntza-politika ilunak" gauzaturik direla ohartarazi dute ere.

Ekainaren 23an, Iruñeako Katakrak Aretoan egin du manifestaziorako deia Euskalgintzaren Kontseiluak. Prentsaurrekoan, AEK, IKA, Nafarroako Ikastolen Elkartea, Sortzen eta EHEko ordezkariak eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendaria egon dira. “Euskaraz bizitzearen alde, batuz. Eskubide murrizketarik ez!” lelopean bilduko dira eragileak uztailaren 2an, 18:30ean, Baluarteko plazatik abiatuko den mobilizazioan.

Paul Bilbao Euskalgintzaren Kontseiluko Idazkari Nagusiak agerraldian salatu du azken hilabeteetan "hizkuntza-politika iluna" aplikatu duela Nafarroako Gobernuak lanpostu publikoei dagokienez. Uztailean egingo den mobilizazioa "justiziaren, berdintasunaren eta kohesioaren aldeko aldarria" egiteko baliatuko dute, eta hizkuntza eskubideen murrizketaren aurrean, Gobernuari esku-hartzeko eskatuko diote. 

"Bazterketa onartezina"

Euskalgintzako eragileek salatu dute administrazio publikoan euskarak jasaten duen bazterketa egoera. 2019ko urrian, Nafarroako Justizia Auzitegiak administrazio publikoetan euskararen erabilera arautzen duen 103/2017 Dekretuaren hainbat artikulu baliogabetzeko epaia argitaratu zuen. Erabaki hau "justiziari, berdintasunari eta kohesioari muzin egiten dien epaia" izan zela salatu dute. Oroit gara Kontseiluak gobernuari eskatu ziola kasazio-helegitea jartzeko, baina gobernuak ez zuela horrelakorik egin.

Orduz geroztik, ehunka lanpostutan baliogabetu zen euskararen derrigorrezko edo merezimenduzko ezagutza.

Horrekin batera, Kontseiluko eledunak dekretu berriaren inguruan zabaltzen ari den eztabaidarekin kritiko agertu da: "Biziki kezkatzen gaitu nola ari den kudeatzen dekretuaren afera: lotsagarria da eragileoi dekretuari buruzko inolako informaziorik bidali ez izana, baina, aldi berean, hedabideetan filtrazioak behin eta berriro egitea". Bilbaoren hitzetan, "argi dago, hizkuntza-eskubideak alderdikeriekin nahastea dutela helburu".

Hori horrela, Paul Bilbaok adierazi du unea dela "eskubide murrizketak ahalbidetuko dituen dekretuaren aurka ozen eta sendo agertzeko". Herritarrak diskriminatzen dituen legearen aurrean "eskubideak errespetatzen dituen dekretu integrala onartzeko" eskaera egingo diote gobernuari manifestazian. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Nafarroan
Oskar Zapata (Topagunea)
"Euskarak aurrera egin dezan aliatu berriak behar ditugu"

Nafarroa Garaian euskararen aldeko jarrera gero eta handiagoa izan dadin ildo diskurtsibo berriak proposatu ditu Euskaltzaleon Topaguneak


Administrazioan Euskaraz taldeak salatu du Iruñeko eta Antsoaingo udalek euskara baztertu dutela zenbait lan deialditan

Iruñeko zein Antsoaingo udaletan EH Bildu dago. Herritar batek errekurtso bat jarri du Antsoaingo Udalean, eta ez dutenez errekurtsoa onartu, Nafarroako Administrazio Auzitegira jo du.

 


Apirilaren 24an izanen da Iruñerriko III. Mintzodromoa

Iruñerriko AEK, Iruñerriko IKA, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala, Zubiarte euskaltegi Publikoa eta Iruñerriko Mintzakide egitasmoa berriz ere elkartu dira Iruñerrigo hirugarren Mintzodromoa antolatzeko. Geltokin izanen da hitzordua... [+]


2024-03-18 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Nork egingo du euskara ofizial?

Korrikak lehen asteburua Nafarroan egin du, eta argi ikusi dugu ez dagoela Nafarroa bat, ez eta hiru ere, baizik eta hainbat. Herriz herri egoera soziolinguistikoa eta euskaltzaletasuna erabat aldatzen dira, eta Korrika ere izan da horren lekuko.


Korrika larunbatean abiatu da Nafarroako Lokizaldean

Lokizaldeako Euskararen Egunaren barnean Korrika Txikiak zeharkatu ditu Iturriagako inguruneak. Urteak direla hasi ziren eguna ospatzen, eremu ez-euskaldunean kokatuta zegoen eskualdean Korrikaren kilometroak erosteko. Giro ederrean gozatu dute egun osoko egitaraua.


Eguneraketa berriak daude