EHE

“Hizkuntza asko izan ditzake gutako bakoitzak; euskarak gu baino ez”

  • "Euskararen alde egotetik, euskararen alde egitera!" aldarri eginez ospatu dute Euskaraz Bizi Eguna larunbatean Otxandion. Festa eta aldarrikapena uztartuz, jende asko elkartu da eta egun osoko egitarauaz gozatu ahal izan dute.


2015eko apirilaren 20an - 12:24
Otxandion izan da Euskaraz Bizi Eguna. (Argazkia: EHE).
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Eguerdian ekitaldia egin dute Euskal Herrian Euskarazeko kideek. Otxandioko EHEko kide Mikel Ortiz de Zaratek salatu ditu Carlos Urquijok udalari jarritako helegiteak eta "gutako bakoitzak hizkuntza asko izan ditzake; euskarak, gu baino ez" adierazi die bertaratutakoei.

EHEko Nestor Estebanek Euskal Herri euskalduna lortzeko bidean “herritarron gogoa, nahia eta ahalmena” jo ditu ezinbesteko gakotzat eta “autodeterminazio ariketa indibidual zein kolektiboa” egitera deitu du.

500 lagun baino gehiago elkartu dira Euskaraz Bizi Eguneko bazkari herri-bazkarian.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EHE
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!