Hiru dokumental musikal interesgarri (itxuraz)

  • Dock Of The Bay jaialdiari esker musikari buruzko dokumentalen betekada ederra hartzen ari dira hainbat Donostian. Oturuntza guztiek uzten dute postre baterako tartea ordea, eta azkenaldian hiru film musikal itxuraz interesgarriren berri izan dudanez, erretilu batean zerbitzatzea erabaki dut bazkaltiarren eta azkenburukoetarako ailegatu direnen probetxurako.


2013ko urtarrilaren 11n - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

The Wrecking Crew (Denny Tedesco): 1960ko hamarkadako disko esanguratsu askotan parte hartu zuten (Beach Boys, The Mamas & The Papas, Simon & Garfunkel…) baina inork ez ditu gogoratzen. Estudioko musikari talde bat zen The Wrecking Crew, talentu handikoa baina izarrik gabea. The Pirate Bayn deskarga daitekeen film honek haien historia kontatzen du. Trailerra ikus dezakezue jarraian:

El fulgor (Ramon Lluís Bande): Nacho Vegas bakarlariaren sormen prozesuari buruzko dokumentala zabaldu du Rockdelux aldizkariak azken zenbakiarekin batera. Pretentsio handirik gabe egindako lana dirudi, musikaria kantak egiten ari den bost momentu hartuta, kamera leku finko batean jarrita. Agian horregatik, bideo domestiko baten antzekoa izango da. Baina agian ez. Behean pasarte bat:

Krautrock – The Rebirth of Germany (Benjamin Whalley): Jupiter Jon taldearen agerpenaren harira hasi naiz Krautrock hitza han eta hemen entzuten. Alemanian jatorria duen estiloari buruz dihardu BBCk egindako dokumental honek: musikaz eta musika hori sortu zen testuinguru sozial, politiko eta ekonomikoaz. Osorik ikus dezakezu jarraian:


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!