Hilaren 20an Lasarteko kaleak betetzeko deia egin du Ernaik, erraustegiaren aurka

  • Salatu dutenez, "sistema kapitalista heteropatriarkalaren ikonoa" da erraustegia, "gutxi batzuen etekin ekonomikoa" jartzen baitu herritarren bizitzaren gainetik. Ikasle eta gazteei protestara joateko deia egin diete.

Argazkia: Topatu
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko irailaren 14an - 10:25
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Irailaren 20 eta 21ean mundu mailako erraustegien foroa egingo dute Bilbon, eta data hori aitzakiatzat hartuta, kaleak hartzeko deia egin du Gipuzkoako Ernaik: manifestazioa egingo dute hilaren 20an, 10:30ean, Lasarteko Okendo plazatik abiatuta.

Zubietan eraiki nahi duten erraustegia sistema kapitalistaren "ikonoa" dela salatu dute gazteek goizean Lasarten egindako agerraldian: "Haien engranajearen beste pieza bat gehiago da erraustegia. Izan ere, bulego ilunetan itxitako eta jatetxe garestietan ospatutako tratu milionarioak dira haien boterearen berme eta xede nagusia. Argi dago erraustegiak ez diola herriaren interesei erantzungo, gutxi batzuen poltsikoen mesedeei baizik". EAJ jarri dute proiektu txikitzailearen erantzule, eta gaitzetsi dute herritarren protestei entzungor egin diela orain arte: "Herriaren hitza alde batera utzi eta haien interes pribatuen aldeko apustua egin du beste behin ere EAJ-tak".

Gogoratu dute, halaber, ustelkeria kasuetan murgildua dagoela erraustegia eraikiko duen Urbaser enpresa, baita EAJko hainbat kide ere, de Miguel auzia kasu. 

Euskal Herrian bizitzeko apustua

Erraustegia bezalako proiektuen aurrean bizitza erdigunean jarriko duen eredua aldarrikatu du Ernaik, eta horretarako kaleak hartzeko deia egin du:  "Euskal Herrian BIZI nahi dugulako, maskarilak kendu eta erraustegia geldituko dugu; zuen inperioa hankaz gora jartzeko lehen pieza botako dugu".

 

Albiste hau Topatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ernai
Amaiur Egurrola. Ernaiko bozeramailea
“Ez dut uste Ernairen eta GKSren artean modu zuzenean gatazkarik egon denik jai herrikoietan”

Aste Santuan Berriozarren egindako topaketetatik egun gutxira bildu gara Gasteizko Sorturen bulegoan. Hango kontuez jardun dugu apur bat, baina batez ere gaur egun euskal gizartean dantzan diren gaiez aritu gara, Ernaik horien gainean duen iritzian sakontzeko asmotan. Amaiur... [+]


Ernaik “nazio bulkada berri bati” ekiteko asmoa adierazi du Berriozarren egindako Gazte Topagunean

Ostegunetik igandera bitarte egindako topagunean 3.000 lagunetik gora bildu dituela esan du Ernaik. Larunbat iluntzean egin dute jardunaldietako ekitaldi politiko nagusia, gazte antolakundeko bozeramaile Amaiur Egurrolak hitza hartuta. Aberri Egunaren harira EH Bilduk... [+]


‘Oztopoen gainetik askatasunera’: Ernaik manifestaziora deitu du apirilaren 17an

Adierazpen askatasuna aldarrikatzeko eta "eskuin erreakzionarioaren ofentsibari aurre egiteko" batuko dira. Egun horretarako Euskal Preso Politikoen alde antolatua zuten hitzaldia eta ekitaldia salatu du UPNk, eta hura zelatatzeko agindu du Espainiako Audientzia... [+]


Ernairen ekitaldia zelatatuko du Auzitegi Nazionalak

UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]


Ernaik Berriozarren egingo du Gazte Topagunea, apirilaren 17tik 20ra

Berriozarren (Nafarroa) egingo da Gazteon eskutik lelopean, antolakundearen ustez gero eta gazte gehiagok egiten dutelako bat independentziaren aldeko borrokarekin. Topagunea "ekimen soil bat" baino gehiago dela aldarrikatu dute: "Euskal Herriko txoko... [+]


2025-01-22 | Julene Flamarique
‘Independentziara egunak’ antolatu ditu Ernaik Hego Euskal Herriko 75 udalerritan

“Independentziara egin beharreko bideaz” hausnartzea da helburu nagusia. Apirilaren 20an, Aberri Egunarekin batera,  Berriozarren ospatuko duten Gazteon Eskutik jardunaldia izango dute azken geltoki.


Ernaik dio bere kontrako operazioa egon izana frogatzen dutela Jaurlaritzaren aurka aurkeztutako helegiteen lehen ebazpenek

Gasteizko Auzitegiko laugarren aretoak ebatzi du Gasteizko isunak bertan behera uztea, eta Bilboko isun batzuk 2.500 eurotik 1.800era murriztea, "gehiegikeria" egon zela argudiatuta. Ernairen arabera, Segurtasun Sailak "arbitrariotasunez" eta... [+]


Ernairen kontrako 290.500 euroko isunak indargabetu ala nabarmen apaltzea onartu dute epaileek

Isunak baliogabetzeko helegitea jarri zuten Ernaiko gazteek eta arrazoi eman die epaileak. Naiz-ek eman du epaiaren berri eta ostegun honetan 10:30ean eginen du prentsaurrekoa Ernaik, zehaztapen guztiak plazaratzeko.


2024-11-28 | Leire Ibar
Jasotako isun bakoitzeko helegiteak aurkeztu dizkio Ernaik Eusko Jaurlaritzari, guztira 133

Epaiketa prozesua abiatu du ostegun honetan gazte antolakundeak. 2023an egindako bi ekimenen ondorioz 290.500 euroko zigor ekonomikoa jarri dio Eusko Jaurlaritzak. Ekonomikoki "ito eta desagerrarazteko" mekanismoa dela salatu du Ernaik.


2024-11-14 | Julene Flamarique
32 eragilek babestu dute Ernai eta Jaurlaritzari eskatu diote “jazarpen estrategia” amai dezala

Apirilean Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gazte antolakundeko 133 kideri jarritako isunen harira manifestua aurkeztu du Ernaik. Euskal Herriko 32 eragile sozial, sindikatu eta alderdi politikok egin dute bat idatziarekin. Isunek antolakundea “itoarazi eta politikoki... [+]


2024-10-10 | Leire Ibar
BIDEOA | Tuterako Osborne zezena bota du Ernaik

"Espainolismoa goratzen duen sinbolorik" ez dutela nahi adierazi dute antolakundeko kideek. Euskal Herri antifaxista aldarrikatzeko ekintza izan da Nafarroan gelditzen zen azkenengo zezena botatzea, ekintza zuzenaren bideoa zabaltzearekin batera.  


2024-09-13 | Ahotsa.info
Urriaren 12an Tafallan eginen du manifestazioa Ernaik “españolismo eta faxismoaren aurka”

“Españolismoaren eta faxismoaren normalizazioan” Hispanitatearen egunak jokatzen duen papera salatzeko urriaren 12an Tafallan mobilizatuko da Ernai. “Gu, Nafarroako etorkizuna gara, haiek, aldiz, iragana. Faxismoak herri honetan lekurik ez duela argi... [+]


2024-09-09 | ARGIA
Ernaik isunak salatu eta independentzia aldarrikatu du Donostiako manifestazioan

Amaiur Egurrola Ernairen bozeramaileak azaldu du Ernairen aurkako operazioari erantzuteko bildu direla, “baina batez ere gazteria independentista kalean dagoela esateko”. Eusko Jaurlaritzak ia 300.000 euroko isuna ezarri die Ernaiko 133 kideri, Aitor Zelaia eta... [+]


Ibone Alonso eta Aizpea Uranga, Ernaiko kideak
“Gu beldurtu eta zapaltzeko mekanismo bat izan dira isunak”

Ernai Gazte Antolakundeko 133 kideri isunak jarri dizkiete, Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren espetxeratzearen aurka mobilizatzeagatik. 290.500 euro dira guztira, eta diru bilketa bat jarri dute martxan, herriak ere ekarpenen bat egin dezan. Ibone Alonso eta Aizpea Uranga... [+]


Eguneraketa berriak daude