Hil al du koronabirusak ETB?


2020ko maiatzaren 11n - 10:12
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Jakina ETB1i buruz ari naiz. Erdarazkoak – bat ere axola ez zaidana- Franco jeneralaren heriotza aurreko osasun-oharretako terminologia erabiliz, “mantiene las constantes vitales” (gero erailea ere hil zen)
 
Euskaltzaleok amesten genuen telebista bat diseinatu zen hastapenetan. Baina 1983an lehen emisioak izan zirenetik bidea zailtasunez beterik egongo zirela ohartu ginen. Ez dut hitz egiteagatik hitz egiten. Han nengoen ni, euskal trintxeretan, Martin Ugalderekin batera, 1985ean Jaurlaritzara heldutako Ardanzaren morroien kontrako eztabaida dialektiko sutsuan. “Zer esango dute Legebiltzarrean ETB (artean elebakarra) defizitarioa dela dakitenean?” galdetu ziguten Spagnolo eta Garcia Egotxeaga txit argiek desenbarkeko goiz haietako batean. “Euskaldunak garela” ihardetsi zien Martinek, bilera itogarri hartatik aldenduz ate danbateko batekin. 
 
Hogeita hamabost urteren ondoren ETB1-k pena ematen du. Ez dago nondik heldu, ez da saio bat ere salbatzen. Eta, kontuz, ez naiz profesionalengatik kexatzen, nahikoa egiten baitute dituzten baliabide murritzekin.  Koronabirusa baino lehen zegoen gaixorik. Euskaltzaleok atera genuen ETB -Labayen, Azurza, Aranberri eta beste hamaika lagun- eta abertzale monolingüek botako dute. Hau da, hau, batzuen aberria! Ba, ez nazatela euren multzoan sar.
 
(Artikulu hau egilearen Etorkizuna Etorkizun blogetik jaso dugu)
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude