Hezur hondarrak aurkitu dituzte Gasteizen, Espainiako Bankuaren inguruko lanetan

  • San Frantzisko komentuaren portikoaren hondakin batzuk ere agertu dira obretan.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko urriaren 04an - 12:53
Espainiako Bankuaren inguruko kaleetan agertu dira hondarrak (argazkia: Arabako Alea).
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Irailean hasi ziren Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroaren ingurua hobetzeko lanak, eta azken egunetan hainbat ezusteko utzi ditu; San Frantzisko komentuaren zati bat agerian geratu da, eta hezur batzuk ere agertu dira.

Hain zuzen, XVI. mende amaierako portikoaren hondakinak izan daitezke aurkitutakoak, eta gizaki hezurrak, berriz, komentua eraiki baino lehenagokoak, XIII. mendekoak ikertzaileek zehaztu dutenaren arabera. Ezustekoa izan da bertan lanean izan diren arkeologoentzat, ez baitzuten espero "halako egoera onean" aurkitzea hondarrik. "Ezustekoa izan da, dudarik gabe, arrastoak goragoko maila batean izango zirela aurreikusten genuelako; Aiztogile kale hasieran izango zirela pentsatzen genuen", aipatu du Ismael Garcia-Gomez arkeologoak Radio Vitorian egindako elkarrizketan.

Agertutako hondar horiek berreskuratu eta ezagutzera eman behar direla uste du San Frantzisko komentuan aditu den Ismael Garcia-Gomezek, "herritarrek bertako historia ezagutu eta disfrutatu dezaten".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gasteiz
Eguneraketa berriak daude