Hezkuntza saioa eskainiko du ETBk, etxetik ari diren ikasleei prozesua errazteko

  • Batez ere etxean baliabide teknologiko nahikorik ez duten haurrak gogoan, hedabide publikoak “Bitartean, etxetik ikasten” saioa eskainiko du datorren astelehenetik aurrera ETB3n eta Eitb.eus-en.


2020ko martxoaren 26an - 18:02
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Eusko Jaurlaritzaren eta ETBren ekimenez jaiotako saioa Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendua izango da (batik bat 1. eta 4. maila artekoei) eta hiru ordu iraungo ditu. Curriculumean agertzen diren edukiak emango dituzte eta Basurto ikastetxe publikoan grabatuko da emankizuna.

Interaktiboa

Ikasleek etxetik parte hartu ahal izango dute eta galderak, zalantzak eta iruzkinak bidali ahalko dituzte. Erantzunak saio horretan zehar edo hurrengoetan jasoko dituzte.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Hezkuntza kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 13
Eric Etxart (Seaskako lehendakaria)
"Azken urteetako Herri Urratsik jendetsuena izan da igandekoa"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.