Donostian okupatu duten eraikina Espainiako Gizarte Segurantzarena da eta salgai daramatza 9 urte

  • Espainiako Gizarte Segurantzaren Tesoreria Generala da Donostiako Idiakez kaleko 6. etxe blokea, maiatzaren 19an Bizitza Da Handiena ekimenak zabaldu eta biziberritu dutena.


2018ko maiatzaren 21ean - 11:39
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Donostiako Jabetzaren Erregistroaren arabera, guztira 2.292 metro koadro ditu egoitzak, era honetara banatuta:

- Behea: 5,10 metro koadroko sarrera, 74,30 metro koadroko erdi-sotoa eta 55,70 metro koadroko solairua ditu.

- Lehen solairua: 315,62 metro koadro ditu erabilgarri, eta hainbat gunetan dago banatua.

- Bigarren solairua: 317,19 metro koadro ditu erabilgarri eta hainbat gunetan dago banatua.

- Hirugarren solairua: 317,67 metro koadro ditu erabilgarri eta hainbat gunetan dago banatua.

- Laugarren solairua: 318,48 metro koadro ditu erabilgarri eta hainbat gunetan dago banatua.

- Bosgarren solairua: 320,73 metro koadro ditu erabilgarri eta hainbat gunetan dago banatua.

- Seigarren solairua: 273,2 metro koadro ditu erabilgarri eta hainbat gunetan dago banatua. Metro horietatik 32,15 metro koadro terraza dira.

- Zazpigarren solairua: 240,8 metro koadro ditu erabilgarri eta hainbat gunetan dago banatua. Hauetatik 21,4 metro koadro terraza dira.

- Zortzigarren solairua edo teilatupea: 53,22 metro koadro ditu erabilgarri eta hauetatik 5,9 metro koadro terraza dira.

137.355 euroko balio kontable netoa eta hutsik

Iñigo Barandiaran EAJko diputatuak idatziz sartutako galderari erantzunez, Espainiako Gobernuak  2017ko urtarrilaren 18an erantzun zuen dokumentuak dio "egun hutsik, besterendu aurreko ekintzetan" zegoela eta 2015eko abenduaren 31n zuen balio kontable netoa 137.355,10 eurokoa zela.

Espainiako Gobernuaren erantzuna, 2017ko urtarrilean.
Taulan hirugarren blokean ageri da Bizitza Da Handienak zabaldu duen Idiakez kaleko 6. egoitza.

 

2009tik saldu ezinik: Zortzi solairutan 1.917 metro, Donostiaren erdigunean

2009ko irailaren 29an atera zuten enkantera Idiakez kaleko 6 zenbakiko eraikina. Prezio lehiari ekiteko lehen zifra hau izan zen: 9.844.100,00 euro.

Enkantea publiko egin zuen Estatuaren Buletin Ofizialak (2009-8-21ekoa).

 

Sare sozialetan etxeaz zabaldu diren argazkien galeria:

Argazki hauetan ikus daiteke zer egoeretan aurkitu zuten zortzi salairuko egoitza herritarrek, irailaren 19an zabaldu zutenean.

 

 

 

 

Eta hurrengo argazkian, ganbaratik ikusten den ikuspegia:

 


Bizitza Da Handiena kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...