Donostia erdialdean errefusarentzako edukiontziak zigilatu dituzte erraustegia salatzeko

  • kanpainaren barruan, Donostiako erdiguneko 100 edukiontzi zigilatu ditu Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak, errefusaren edukiontziotan hondakinak uzten dituzten auzotarrak informatzeko oharrak ipiniz.

ARGIA @argia
2018ko maiatzaren 24a
Donostiako erdiguneko edukiontzi bat EAMeko kideek zigilatuta. (Argazkia: Dani Blanco-ARGIA)

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak hedabidetara zabaldu duen oharrean gogoratu du erraustegia Donostia erdigunetik 5 kilometrora eraikitzen ari direla eta errefusaren edukiontziak itxi ditzutela "agerian uzteko zein gutxi birziklatzen dugun Donostian". Donostiarren %16k bakarrik birziklatzen ditu hondakin guztiak bereizita, eta beren iritziz gutxiegi da: "Gaur da eguna Gipuzkoako 65 herritan (txikiak, ertainak eta handiak) hondakinen %70a baino gehiago gaika biltzen dena eta herritar bakoitzeko urtean 100 kg errefus baina gutxiago sortzen dena. Donostian bitartean %39a da gaika biltzen dena, azken urteetan aldatu ez dena, eta pertsonako urtean 289 kg errefus sortu ziren 2017an. Badira ia 5 urte, 2013an, Donostiako Udalean EH Bilduk eta PSEk akordia sinatu zutela, 2016an %60a gaika biltzeko helburuarekin. 2015eko hauteskundeetatik sortutako Udal Gobernu berriak baztertu egin zuen eta ondorengo 3 urte hauetan ez du inolako neurririk hartu. Orain hilabete plan ponpoxo bat aurkeztu dute eta bertan neurri eraginkorrak hartu baino epeak luzatu egiten dira: orain 2025erako ezartzen dira helburuak. Badira lau urte edukiontzi marroia Donostiako auzo guztietako kaleetan dagoela eta Udalak emandako datuen arabera Donostiako familien %14ak soilik erabiltzen du".

EAMeko kideek Donostiako Udalaren jarrera salatu dute, denbora pasatzen uztea delakoan, "honela Donostiak sortzen duen errefus kantitate izugarriarekin erraustegiaren zabor beharren parte handia osatzen baita".

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Gipuzkoako erraustegia kanaletik interesatuko zaizu...
2018-11-12 | Zero Zabor
GuraSOSek "Babes Kutxak" atera ditu salgai Hitzartu prozesua finantzatzeko

Zubieta inguruetan bizi diren neska eta mutilek egindako marrazkiak tapakietan serigrafiatuak dituzten Babes Kutxak aurkeztu ditu GuraSOS elkarteak, horien salmentatik bildutako diruarekin Hitzartu proiektua finantzatzeko. GuraSOSek prentsa oharrean dioenez, "ekimen herritar honetan, hondakinen kudeaketaren inguruan partehartze prozesua burutzen ari da informazioa eta eztabaida soziala bermatzeko".


2018-11-09 | Zero Zabor
OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik

Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeak Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen diputatu Jose Ignacio Asensioren dimisioa eskatu du publikoki: “gizartearen adimenari egindako laidoak eta GEIS/OEIT-i jaurtitako kalumniak” direla eta.


2018-11-07 | Zero Zabor
Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari berri izendatu dute

Eusko Jaurlaritzak urriaren 30an Juan Jose Aurrekoetxea izendatu du Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendari, kargu hori zeukan Miren Dorronsoren ordez. Aurrekoetxea doktorea Biodonostia erakundeko ikerlaria izan da eta kargu horretatik emana du lekukotasuna Gipuzkoako Batzar Nagusietan argudiatuz, Zubietako erraustegiaren eztabaidan, hondakinen errausketak osasuna kaltetzen duenik ez dagoela demostratuta.


2018-10-30 | ARGIA
Ainhoa Intxaurrandietak beren aurkako jazarpena salatu zuen sorpresaz GHK-ren bileran bertan

Madrilgo Kontu Auzitegiak Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkinen alde atera zuen epaia errekurritu ala ez erabaki behar zuen astelehenean. EAJ eta PSEk gehiengoa dute Jose Ignacio Asensio buru duen GHK-n, eta aurreko astean Diario Vasco egunkariak aurreratu gisan, errekurtsoa jartzea bozkatu zuten. Ezusteko bakarra, bileran Ainhoa Intxaurrandieta bera agertzea izan zen. Twitter bidez eginiko hari batean kontatu du gertatua.


2018-10-29 | Zero Zabor
"Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz" eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan

Ekintzaileek 400 esku-orri ere banatu zituzten egoeraren larria esplikatuz Andoaingo festara hurbilduei. Paperak azken paragrafoan dei zuzena egiten die komunikazioko profesionalei eta are zorrotzagoa hedabide publikoetan ari direnei: “Baina, hori dena gure begien aurrean dugula, zergatik ez diegu herritarrei informazio osoa ematen? Zergatik ez diegu egia kontatzen? Gaur da eguna gure hedabide publikoek gai honi buruz aurrez aurreko eztabaida serio bat egin ez dutena, behin baino... [+]


2018-10-29 | Usurbilgo Noaua
Gipuzkoako erraustegia geratzea exijitu dute milaka gipuzkoarrek Donostian

Milaka herritarrek bete zituzten Donostiako kaleak larunbat arratsaldean. Eragile anitzek babestuta, Zubietako erraustegia geratzea eskatu zuten. Ibilbide osoan zehar, etenik gabekoak izan ziren errausketaren aurkako oihuak.


2018-10-25 | ARGIA
Errazkin eta Intxaurrandieta errugabetu dituen epaiari helegitea jarriko dio Hondakinen Kontsorzioak

GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioak, EAJ eta PSE alderdiek kudeatua, nahi du errazkinek eta Intxaurrandietak ordaintzea 2013an Zubietako erraustegiaren proiektua geratzeak eragindako kalte ekonomikoa (40 milioi euro baino gehiago).


2018-10-23 | Usurbilgo Noaua
GuraSOS: "Zubietan eraikitzen ari diren erraustegiak %110etik gorako gaindimentsioa du"

Berriki Espainiako Kontu Auzitegiak garai batean Zubietan eraiki nahi zen erraustegia gaindimentsionatua zegoela aitortu zuen. Egun eraikitzen ari direna ere hala dago. Zubietan eraikitzen ari diren erraustegiak %110etik gorako gaindimentsionamendua du. Hala adierazi du GuraSOSek astearte goiz honetan Donostian egin duen agerraldi bidez. Hitzartu prozesuaren baitan adituekin osaturiko mahai teknikoa Gipuzkoako Hiri Hondakinen Planaren erredakzio betean da.


2018-10-12 | Estitxu Eizagirre
Lerro artean: Espainiako Kontu Auzitegiak erraustegiaz emandako epaiaren osteko adierazpen gakoen bilduma

Espainiako Kontu Auzitegiak urriaren 10ean ateratako sententziak arrazoia eman die Ainhoa Intxaurrandieta (GHK-ko lehendakari ohia) eta Iñaki Errazkini (Ingurumen diputatu ohia). PSE eta EAJren aldeko botoekin, egungo Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) jarri zuen haien aurkako salaketa. Epaiaren ostean hainbat eragilek hainbat hedabidetan egin dituzten adierazpenen bilduma osatuko dugu albiste honetan.


2018-10-12 | Usurbilgo Noaua
EHBilduk zoriondu ditu Errazkin eta Intxaurrandieta: "Arazoa berbideratzeko eta soluzioak bilatzeko garaiz gaude"

Txalo artean hartu dituzte EHBilduko Gipuzkoako ordezkari politikoek Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkin koalizioaren Donostiako egoitzan, Espainiako Kontu Auzitegiak ezagutzera emandako epaiaren biharamun honetan. Gogoan izan, 2013ko azaroan Zubietan garai hartan eraikitzea aurreikusten zen proiektua bertan behera uztea erabaki zuten orduko EHBilduko agintariek. Erraustegia geratu izanagatik, egungo GHK-ko agintariek auzitara eraman zituzten Intxaurrandieta eta Errazkin... [+]


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude