Hainbat identifikatu egon dira Donostian protesta sozialaren aldeko elkarretaratzean

  • Bizitza Da Handiena ekimenak elkarretaratzea deitu du gaurko Donostiako epaitegien aurrean. Maiatzan izandako borroka astearen harira kide batek zuen gaur epaiketa. Ertzaintza bertaratu egin da eta hainbat kide identifikatu ditu.
Protesta sozialaren kriminalizazioa salatu dute Donostiako epaitegien aurrean. Argazkia: Topatu.info
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko irailaren 27an - 09:08

"Protesta sozialari epaiketarik ez" lelopean egin dute gaur BDH dinamikaren eragileetako hainbat kidek elkarretaratzea Donostiako epaitegian. Iazko maiatzean Nazioarteko Turismo Erakundeak kongresu bat ospatu zuen Donostian eta horren harira, Bizitza Da Handiena dinamikaren aterkipean bildu ziren eragileek borroka aste bat antolatu zuten hiriburuan. 

Maiatzaren 23an, NTEko kideak Tabakaleran bilduta zirela, hainbat herritar eraikineko sarrerara joan ziren protesta egitera. Ertzaintzak jarrera oldarkorrarekin erantzun zuen eta ondorioz bertaratutako kideetako bat lurrera erori zen. Jarraian beste kide bat gainera bota zitzaion, babesteko asmoz. Biak izan ziren atxilotuak eta lehenak izan du gaur epaiketaren lehen saioa. 

Protesta sozialaren kriminalizazioa salatzeko eta kideari elkartasuna adierazteko mobilizatu da gaur BDH. Irutxuloko Hitzako kazetari den Iñaki Agirrek jakinarazi du hainbat pertsona identifikatu dituela Ertzaintzak; baita identifikazioen unea filmatzen ari ziren kazetariak ere.

Irailaren 17an iragarri zuten gaurko elkarretaratzea. Izan ere, egun hartan, BDHk antolatutako borroka astean eraikin bat okupatu izana leportatuta epaiketa izan zuen beste herritar batek. Saioa, ordea, bertan behera gelditu behar izan zen. Irutxuloko Hitzak jakinarazitakoaren arabera, hainbat ertzainek deklaratu behar zuten egun hartan, baina epaitegiak ez zien jakinarazpenik igorri eta, hortaz, ez ziren epaitegian agertu. 

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bizitza Da Handiena
2019-05-21 | ARGIA
Irailera arte atzeratu dute oraingoan eraikin publiko bat okupatzea egotzita egiten ari diren epaiketa

2018ko maiatzean borroka sozialen astea egin zuen Donostian Bizitza Da Handiena dinamikak. 2002tik itxita zegoen Gizarte Segurantzako Diru Zaintzaren eraikina okupatu zuten astebetez. Okupazio kolektibo horren arduradun gisa kide bakarra identifikatu zuen Ertzaintzak eta epaitu... [+]


2019-05-14 | ARGIA
Astebete atzeratu dute eraikin publikoa okupatzea egotzita egiten ari diren epaiketa

2018ko maiatzean borroka sozialen astea egin zuen Donostian Bizitza Da Handiena dinamikak eta 2002tik itxita zegoen Gizarte Segurantzako Diru Zaintzaren eraikina okupatu zuen astebetez. Okupazio kolektibo horren arduradun gisa kide bakarra identifikatu zuen Ertzaintzak eta... [+]


Gazte bat epaituko dute Bizitza Da Handienak astebetez eraikin publiko batean eginiko okupazioagatik

Iazko maiatzean antolaturiko Borroka Sozialen Astean okupatu zuten eraikina, protesta gisa eta soilik zazpi egunetarako. Okupazioa ez dela delituaa eta "publikoa dena herritarrena dela" aldarrikatuz, Bizitza Da Handiena dinamika osatu zuten eragileek elkarretaratzea... [+]


2018-11-30 | ARGIA
Prentsaurreko batengatik Mozal Legeaz zigortu dituztela eta ez dutela ordainduko jakinarazi du Bizitza Da Handienak

Munduko Turismo Erakundeak Donostian egin zuen bilkuraren atarian, herri mugimendu eta hainbat sindikatuko kideek Ertzaintzak erabilitako bortizkeria salatu zuten prentsaurre bidez. Bada, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Mozal Legea aplikatu die hizlariei. Zigortuek... [+]


Eguneraketa berriak daude