"Herriko mural guztiak ezabatu nahi dituztela esan digu alkateak"

  • Kaleari ezarritako mugen eta debekuen gaia pil-pilean dago Euskal Herriko hainbat herritan. Horietako bat da Lekeitio. Emakumeen gorputzaren gaineko presioa salatzeko talde feministak hondartzan egindako murala ezabatu izanak piztu du polemika. Potxuak Martxan eta Kalia Danona Da taldeetako kide Jone Larrauri Frailerekin hitz egin dugu.

Axier Lopez @axierL
2016ko uztailaren 29a
Udalak ezabatu zuen mural berdina berriz margotu dute aste honetan hondartzako paretan.

Duela urtebete margotu zenuten murala aurreko udal gobernuaren baimenarekin, baina egungo alkate Koldo Goitiak ezabatzeko agindu zuen. Arrazoirik eman al dizuete?

Potxuak Martxan talde feministak udaleko Berdintasun Foroan parte hartzen zuenez, murala zentsuratu ostean berdintasun zinegotziarekin eta alkatearekin bilera egin genuen. Egia esan, ez ziguten arrazoi handirik eman. Arrazoi paisajistikoak, estetikoak aipatu zituzten.

Halere, beren asmoa oso argia da. Aurrez aurreko bilera horretan Lekeitioko mural denak ezabatu nahi dituztela adierazi zigun, baina horretarako behar beste dirurik ez dagoenez, oraingoz gurea ezabatu dute. Beste bat izan liteke baina, gurea izan da lehena zentsuratzen. Ez zaie muralaren mezua gustatu, antza.

Horren ostean, Berdintasun Foroa uztea erabaki genuen. Aste honetan bertan murala berriz ere margotu dugu.

Erantzun gisa uztailaren 26an “Kalia Danona da” ekimenaren lehen bilera deitu zenuten. Zergatik?

Zentsuraren atzean bi arrazoi ikusten ditugu. Batetik, muralaren edukia bera. Emakumearen gorputzarekin eta loditasunarekin lotutako mezua desagerrarazi nahi izan dute. Eta bestetik, zentsura. Duela urtebete EAJ udal gobernuan sartu zen eta ordutik eurek deitzen duten “garbiketa prozesua” martxan jarrita dago.

Beraz, argi dugu mural horren ezabaketa ez dela talde feministari bakarrik dagokion kontua, harago doa eta, herritar eta eragile orori dagokionez, erabaki genuen bilera zabal hori antolatzea, herri mailan horri erantzun zabala emateko.

Kalia Danona Da ekimenaren lehen bilera

Zer moduzko harrera izan zuen lehen bilerak?

Ona. 22 lagun batu ginen, herri mugimenduetako kideak eta maila pertsonalean gerturatutako lagunak.  

Zer duzue buruan?

Bileran argi geratu zen herrian kezka hori bizirik dagoela. Beraz, ez zen bilera puntual bat izan, datorren abuztuaren bian berriz elkartuko gara ekimenari forma ematen jarraitzeko.

Zumaian ere izen bereko ekimen bat dago.

Bai, badakigu hor eta beste zenbait herritan gaia pil-pilean dagoela. “Kalea guztiona da” leloa oso egokia iruditzen zaigu. Kontu originalak egiten ari dira eta, arazo bera denez, esperientzia eta ideiak elkar-trukatzea interesgarria da.

Arrasaten,  Zumaian, Donostian, Azkoitian, Soraluzen, Lekeition… espazio publikoari ezarritako debekuak ugaritzen ari direla dirudi.

Bai, kontu hauetan kasualitateak ez dira gertatzen. EAJ alderdiaren erabaki bat dela ematen du, goitik datorren agindu politiko bat. Lekeitioko udalbatza batean alkateak zentzu horretan hitz egin zuen.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Espazio publikoaren erabilera kanaletik interesatuko zaizu...
Kalea erabiltzen duenarena da

Okupazioa izan da botere publikoen ezinikusiagatik, sarri, eta interes ekonomikoengatik, gehienetan, herritarrek eskura izan duten aukera bakarra eskubideak praktikara eramateko.


Muga gorputzean dago orain
Biometria eta kontrola Europar Batasunean

Hatz-marken, aurpegieraren, informazio genetikoaren eta datu pertsonalen kontrol integraturako sistema sortzeko asmoa daukate EBko agintariek. Errefuxiatu eta etorkinentzat pentsatuta badago ere, Europako herritar guztiak har litzake sistema horrek.


2018-08-06 | Kalea guztiona da
Donostian ere "kalea denona da"

Pasa den astean Donostiako udaltzainek Alde Zaharreko haur batzuei Plaza Berrian jolastea debekatu zieten. Udal ordenantzaren arabera (Zumaiako alkateak aurkeztu duen Mozal Ordenantzaren kopia) baloarekin ezin dela jolastu argudiatuta. Mozal Ordenantzak dioenez Trinitate plazan baino ezin da jolastu pilotarekin Alde Zaharrean.


2018-07-26 | Kalea guztiona da
Kalea Heinekenena da

Orain bi urte Donostiako Alde Zaharreko Trinitate plazan erabiltzen ez zen lur zati txiki bat berreskuratu eta auzotarrentzako baratzeak sortu zituzten. "Auzo baratza bizirik" zioen mural txiki bat ere egin zuten paretatxoan ekimena zabaltzeko. Bada, auzokideek egindakoa, beltzez zentsuratu du Udal Gobernuak (bide batez, baratza zapalduz), gainean multinazional baten publizitatea jartzeko.


2018-07-18 | Sustatu
EAEko herritarrak biometrikoki identifikatzeko zerbitzua kontratatuko du Jaurlaritzak

Lizitazio publikora atera ditu Izenpek "herritarrak patroi biometrikoekin identifikatzeko" modua kudeatzera eramango duen "sistema baten eraikuntzarako zerbitzuak". Miloi erdi euroko kontratua izango da (gehi BEZ). Hona deialdi publikoa.


Frantziako agintariak ere kriminalizatzen ari dira borroka sozialak

Atxiloketak, poliziek eragindako zauriak eta espetxe zigorrak ugaritu zaizkie Frantziako Estatuan pil pilean dauden mugimendu sozialetako partaideei, izan Notre-Dame-Des-Landeseko zadista ala unibertsitate okupatuetako ikasle, zabortegi nuklear erraldoi berri bati aurre egiten dioten militante edo arriskuan zeuden etorkin ilegalak aterpetu dituen herritar. Parisko agintariek, gainera, ohartarazi diete gero eta estuago hartuko dituztela, gaizkile elkarteentzako legea aplikatuz.


'Tretatxu', lapurren gobernadorea

Batxi Landa, Tretatxu, espetxean hildako beste gaizkile bat baino ez litzateke izango, ahozko tradizioan haren oihartzunak iraun izan ez balu. Baina kopla labur batzuen arrastoari segika, XVIII. mendeko errebelde baten biografia osatu du Hektor Ortega kazetariak. Historia honek erakusten digu jite soziala zuten bidelapurrak uste baino gehiago zirela Euskal Herrian, eta menpeko klaseen babesa zutela handikien aurrean. 


Azkoyen enpresak bere langileak kontrolatuko ditu aplikazio baten bidez

Azkoyen taldeak lan orduetan denbora kudeatzeko eta langileak lanean daudela ziurtatzeko app bat sortu du. Aplikazioak “malgutasuna, azkartasuna eta erosotasuna” ekarriko dituela esan dute konpainiako buruek.


2018-03-22 | ARGIA
Edward Snowden
"Facebook bijilantziarako enpresa bat da"

NSA segurtasun agentziako langile ohi Edward Snowdenek esan du "bijilantzia konpainia" dela Facebook. Adierazpenok egin ditu Facebookek itxi ostean Cambridge Analytica enpresaren eta bertoko langile ohi Christopher Wylie-ren kontuak. Analista kanadiar honek salatu du Cambridge-ek 50 milioi herritarren datuak pilatu zituela legez kanpo, AEBetako 2016ko hauteskunde kanpainan Donald Trumpen hautagaitza babesteko.


Nola identifikatzen dugu gatazka espazio publikoan?

Futbolak Bilbon eragindako ondorioekin batera gogoeta asko gertatu dira azken egunotan. Hiriaren ikuspegitik, espazio publikoaren erabileraren inguruan hausnartzea proposatu du Ula Iruretagoena arkitektoak.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude