Herri Urrats Senperen: legedia arrotz, euskara haizu!

  • Igandeon, Herri Urrats Senpereko aintziran. Aizu, zenbatgarrena? Zenbat gara? Ez du muntarik. Euskara eta irakaskuntza “haizu” izateak du axola. Euskal legediaren aiduru, zilegi izatea, alegia.


2017ko maiatzaren 12an - 08:10

Urteak joan urteak jin, Herri Urratsaren oskola berrituz doa, oskola berritu eta mamia handituz.

Egitaraua oparoa duzu, usaian legez. Euskal Herriko zazpi lurralde-gunetan, hamaika ekitaldi, haurren txokoa lehenbizi.  

Helburu behinena, Bernat Etxepare lizeoa osatzen eta hobetzen jarraitzea. Zer gehiago nahi duzu?

Aizu, zenbatgarrena? Zenbat gara? Ez du muntarik, munta duena da hazi eta hezia euskaraz egitea.

Aurtengo logoa Bruno Aguerre
margolariak egina da: Esku-haurrak (H)aizu!.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Seaska
Jokin Pantxeska Etxebarria. Gerrako ume, aitaita
"Hiru aldiz esan dute gorria naizela, komunista!"

Irisarriko herrigunera sartu orduko, hantxe, etxe baten atarian, ikurrina eta estelada. Jokin Etxebarriaren bizitokia duzu. Gerrako ume izandakoa, hamaika ibilera –eta hamaika baino gehiago ere bai–, han eta hemen egindakoa. 92 urtek nahi beste bizitzeko aukera... [+]


2024-03-19 | Leire Artola Arin
Beskoitzeko ikastolari 2025era arte luzatu diote lurrak erabiltzeko baimena

Herriko kontseiluaren gehiengoa lurrak ikastolari beste urtebetez alokatzearen alde agertu da, eta jarraian auzapezak dimisioa aurkeztu du. Ikastolako gurasoei eta Seaskari hitzarmen berri bat aurkeztekotan geratu da herriko etxea.


Numeriko iraunkorraren eguna Baionako Estitxu Robles kolegioan

Martxoaren 6an numeriko edo digital iraunkorraren eguna ospatu dute Baionako Estitxu Robles kolegioan. Ordenagailu zaharrak berregokitzen ikasi dute eta Ilargikoop ikasle kooperatibaren berri jaso dute.


2023-12-19 | Leire Artola Arin
Peio Jorajuria, Seaskako lehendakaria
“Ezinezkoa da Beskoitzetik ikastola bat horrela kanporatzea”

Haserre mintzatu da Peio Jorajuria Seaskako lehendakaria, Beskoitzeko Herriko Etxeak astelehenean hartutako erabakiarekin. 51 haur dituen ikastolarekin hitzarmena eten du auzapezak, eta sei hilabeteren buruan debekatuta izango dute bertan eskolak ematea. Gurasoek harridura... [+]


2023-11-20 | ARGIA
Beskoitzeko ikastolaren alde ehunka euskaltzale bildu da

2.500 euskaltzale elkartu dira Seaskak eta Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak deitutako manifestaziora. Herriko etxeak ikastolaren eraikin berria egiteko eskariari jarritako trabak salatu dituzte eta Beskoitzeko ikastolako haurrei babesa eman diete.


Eguneraketa berriak daude