Eguneko ekimenak indartzen ditu egitarauak. Lotu gabe dituzten ia 200 txandak betetzeko laguntza eskatu dute jai herrikoiaren ordezkariek. Maiaren “mehatxuen” aurrean, “herriaren babesa” dutela adierazi dute.
Herri Sanferminetako ordezkariek prentsa agerraldian aurkeztu dute 2019ko egitaraua. Denborarekin sustraituz doan espazioa da, antolatzaileen irudiko: "Duela lau urte, Iruñerriako herri mugimenduak hazi bat landatu zuen, eta urtez urte horren sustraiak hedatzen joan dira. Espazio autogestionatua lortu dugu dena irentsi nahi duten hormigoizko hormen artean”.
Egitarauak askotariko jarduerak barnebiltzen ditu. Aurten egunean zeharreko ekimenak indartu dira, besteak beste. Gaueko zuzeneko musika lehenago amaituko da, auzokideen atsedenaren mesedetan, “bizitzeko Alde Zahar baten alde gaudelako”. Goizetako hamaiketakoetara, bermutera edo bazkarietara hurbiltzeko deia egin dute. Tokiko produktu ekologikoen aldeko apustua ere nabarmendu dute.
197 txanda huts
Herri Sanferminetako ordezkariek adierazi dute “denon konpromisoa” beharrezkoa dela egitaraua aurrera ateratzeko. Prestaketa lanak hasi dituzte, eta egunotako “auzolanean” herritar guztiek dutela tokia gaineratu dute: "Edonork parte har dezake dituen gaitasunekin proiektua elikatuz (zirkuitu elektrikoa muntatzen, txosnak egiten, margotuz, iturgintzan...)”.
Agerraldian, herri Sanferminetatik laguntza eskatu dute espresuki hutsik dauden txandak lotzeko. Orotara 560 txanda dituzte aurreikusiak, eta 197 bete gabe daude oraindik. "Egoera hau aldatzen ez bada, egun askotan ezingo ditugu bazkariak zerbitzatu, eta, hilaren 14an, adibidez, gauean txosnak itxi beharko ditugu".
Maiari aurka
Iruñeko alkate Enrique Maiak argi adierazi du herri Sanferminen gunea ez duela batere gustuko. Aurten egitaraua errespetatuko du legez ezin duelako atzera bota, baina hurrengo urtean Alde Zaharretik kanporatuko dituela ziurtatu du. “Aspalditik dakigu erregimenak ez duela onesten herriaren ahaleginarekin sorturiko eta kapital metaketa helburu ez duen ezer. Hemendik bota nahi gaituzte, eta edozein modutan saiatuko dira. Mehatxu horren aurrean, herriaren babesa daukagula badakigu” adierazi dute herri Sanferminetako ordezkariek. Bidean jarraitzeko asmoan berretsi dira, "jai herrikoi, anitz, antikapitalista, feminista, parte hartzaile, ekologista eta euskaldunen alde".
Gaztetxeen alde
Antolatzaileek gaztetxeak eta autogestioa goraipatu dituzte: “Gune autogestionatuen garrantzia azpimarratu nahi dugu. Elkartasunean oinarritutako jairako, aisialdirako zein bizitzako gainontzeko esparruetan botere propioa eraikitzeko”. Arrotxapeko Gaztetxeari babesa adierazi diote, eta jakinarazi dute uztailaren 6ko txupinazo alternatiboa Maravillas Gaztetxeak jaurtiko duela aurten.
Alde Zaharreko Ekimeneko Ana Sagastirekin hitz egin du Euskalerria Irratiak, bertako bizilagunek sanferminak nola bizi dituzten ezagutzeko. Bederatzi egunez eta 24 orduz soinua gehiegizkoa eta pixa usaina erabatekoa dela esan du. Jaia eta egunerokotasuna uztartzeko... [+]
Bederatzi egun eta gau luzeren ostean, Iruñeak normaltasunera itzuli nahi du Sanferminak ixten dituen azken ekitaldiarekin: Villavesako entzierroa, non gaizki tratatzen den gauza bakarra parte hartzaileen gibela eta osasuna baita. Ekitaldi herrikoi honen ondoren hasten da... [+]
Performance umoristiko batean gurutze batekin masturbatzen ari zarela irudikatzea delitua izan daiteke Espainiako Legearen arabera. Baina normaltzat hartu behar ei dugu, inoiz existitu ez zen norbait omentzea egurrezko panpina bihurtuta, “munduko jairik onenetako”... [+]
Gutxienez hamahiru sexu eraso salatu dituzte hainbat emakumek, horietatik bi "intentsitate handikoak", eta besteak "arinagoak". Mugimendu Feministak gogorarazi du salatutakoez gain "sexu eraso gehiago" egon daitezkeela, eta lanean jarraituko duela... [+]
Mugimendu Feministak deituta, ehunka herritar, ordezkari politiko eta jaietako talde bildu dira uztailaren 13an Iruñeko Gaztelu Plazan. Intentsitate handiko eraso baten eta intentsitate txikiko beste hainbat erasoren testuinguruan egin dute elkarretaratzea. Eraso sexistarik... [+]
Laba, EHE eta Harituk antolatuta, bazkaria Oko Plazako Herri Sanferminak gunean izan da. Bertan, antolaketaren zergatiak azalduko dizkiguten galderak egingo dizkiegu.
Bigarren urtez jarraian Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak "jota aldarrikatzailea" abestu du uztailaren 7an, sanferminetako prozesioan, balkoi batetik. 2024an "elkarbizitzaren ideia faltsuari eta turismoaren negozioaren ondorioei" abestu... [+]
AnimalNaturalis eta PETAk manifestazioa egin dute Iruñeko Udaletxearen aurrean, tauromakia bekatua da lelopean.
Sanferminak ate joka direla, Iruñerriko feministek Alde Zaharreko kaleak zeharkatu dituzte, eraso sexisten aurkako aldarria zabalduz.
Eduardo Ibero, Lidon Soriano eta Dyna Kharrat, Yala Nafarroa Palestinarekin plataformako kideek, 2025eko sanferminei hasiera eman dion suziria piztu dute.
Erasoen aurrean jarduteko protokoloaren garrantziaz mintzatu da Equala berdintasun aholkularitza zerbitzuko Leire Martinez. Eraso baten aurrean zer egin, nora deitu eta nola babestu jakiteko balio du. Iruñeko Peñen Federazioarekin aritu dira elkarlanean aurten ere.
Palestinaren askatasunaren aldeko eta genozidio eta okupazioaren kontrako Nafarroako plataforma izan da hautagai bozkatuena.
O plazan garatuko dute egitaraua. Bazkariak, bertso saioa, txikientzako antzerkia, pilota txapelketa, herri olinpiadak eta elektrotxarangak izango dira, besteak beste.
‘Sanfermines de 1978. Los victimarios’ liburua kaleratuko du Txalaparta argitaletxeak. German Rodriguezen heriotzaren erantzule eta arduradunak biltzen ditu.
Iruñeko alkateak balorazio positiboa egin badu ere, nabarmendu du 24 eraso erregistratu eta 23 pertsona atxilotu dituztela. Baionan ere, bestetan hamaika eraso salatu dituzte.