Herri Hezitzaileen Sarea aurkeztuko dute Hik Hasiren jardunaldietan

  • Herri Hezitzaileen Sarea martxoan sortu berri dute Euskal Herrian, heztea gizarte osoaren zeregina dela eta herritarrak –herria bera– eragile hezitzaile eta komunitate direla ulertuta. Hilaren 24an egingo dute aurkezpena, Hik Hasi egitasmoak antolaturiko jardunaldien baitan.


2015eko apirilaren 20an - 08:51
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Herri hezitzailea, eskola herritarra izenburupean, bi eguneko jardunaldiak antolatu ditu Hik Hasik Donostian, eta gai ugariri helduko diote.

Hezkuntza humanizatua, Saratxaga, ondarea, harreman onak…

Haurra bere osotasunean hezteko hezkuntza humanizatuaz eta herritarren beharren neurrira egindako hezkuntza politikaz mintzatuko da, adibidez, Leo Pakhin Finlandiako Hezkuntza Kontseilu Nazionaleko kidea (suomieratik euskarara itzuliko dute); Koldo Saratxaga enpresa munduko aditu ezagunak hitzaldia emango du, hezkuntzan parte-hartzeak eta partekatzeak duen garrantziaz; herriko ondare kulturala herriko ikastetxeetan transmititzeko martxan dituzten esperientziak kontatuko dituzte hainbat herriko ordezkariek (Errenteria, Arrasate, Ordizia, Azpeitia, Orio…); eskolan elkarbizitza nola jorratu aztertuko du Jone Miren Hernandez EHUko Antropologia irakasleak; eta ikasleen artean harreman onak sustatzeko Harremonak programaz arituko dira, beste hainbat gairen artean.

Jarraipena Argian

Jardunaldien zuzeneko jarraipena egingo dugu ARGIAn. Webgunean bertan izango duzue irakurgai.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hik Hasi
2020ko martxoaren 16
Joxe Mari Auzmendi
Agur bat

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!