Haur Eskoletako Gurasoak plataformak adierazi du behartuta daudela, aurreko belaunaldiaren garaian bezala, herri eskolak izenez ezagutu zirenen antzeko zerbait egitera. Alternatibak antolatzeko, familiei dei egin diete plataformako kideekin harremanetan jartzera.
Umeak haur eskoletan aurre-matrikulatzeko epea aurki esango dute, ondo bidez maiatzaren bukaeran hasiko litzateke aurre-matrikulazioa. Plataformak aurre-matrikulazio estrategia komuna koordinatu nahi du, eta horretarako, haien haurrak euskarazko haur eskolan abiatu nahi dituzten gurasoei dei egin die plataformako kideekin hitz egitera.Behar kuantitatiboak eta geografikoak aztertuko lituzkete. Era berean, interesa duten familiekin orain arte landutako ideiak eta proposamenak elkarbanatzeko asmoa dute. Gurasoak harremanetan daude Iruñeko Udalak bultzatutako aldaketak kaltetutako hezitzaileekin. Higiezinen agentzien bitartez udal ordenantzak betetzen dituzten egoitzak bilatzen ari dira.
Alkateak ez du atzera egin
Iruñeko Udalak egindako planaren ondorioz, datozen hiru urteetan haur eskoletako euskarazko plazak %14ra murriztuko dira, plataformaren iritziz. Enrique Maya alkateak jakinarazi duenez, datorren ikasturteari begira euskarazko eskaintza murrizteari ekingo dio. Adierazi duenez, Joseba Asironen taldeak arrazoi politikoengatik euskarazko plazak %40ra igo zituen joan den legealdian eta berak orain %22ra eramango ditu, bere hitzetan auzitegiek agindu bezala eta eskaintzara egokitzeko.
Plataformak epaia atzeratzea eskatu du eta euskarazko plazen murrizketa ez hastea udazken honetan. Navarra Sumak gobernatzen duen Udalak uko egin dio eskaerari. Hala, euskarazko plazen kopurua 136tik 61era murriztuko da. Udaleko eta Parlamentuko talde politikoekin bildu dira azken egunotan eta ez dute lortu inolako konponbiderik. Aurre-matrikulazio epea segituan irekiko denez plataformak euskarazko haur eskola ziurtatzeko bere bidea hastea erabaki du.
Iruñeko zein Antsoaingo udaletan EH Bildu dago. Herritar batek errekurtso bat jarri du Antsoaingo Udalean, eta ez dutenez errekurtsoa onartu, Nafarroako Administrazio Auzitegira jo du.
Iruñeko auzo guztietako haur eskoletan murgiltze eredua ezartzeko eskatu dio euskalgintzak udalari. Horrez gain, salatu du duela 35 urteko egoera berean daudela.
Maiatzaren 9an atera dira aurrematrikulen zerrendak, eta Haur Eskoletako Gurasoak elkarteak salatu du Iruñeko Udalak %20ra “mugatu” duen euskarazko eskaria izatez %35,2koa dela. Gainera, azpimarratu dute euskara ezin dela neurtu eskaintza-eskaria... [+]
Hiriko errepideak “oztopatuko” lituzkeela argudiatuz Korrika iragartzen duen haurren Korrika txikiari trabak jarri dizkio Iruñeko Udalak, haurrei, musikariei eta erraldoiei errepidetik ibiltzea ukatuz.
Iruñeko Euskalgintzak azaldu duenez, hirian dauden 12 udal haur-eskoletatik bakarra dago euskaraz murgiltze ereduan: "Horrek esan nahi du eskola horietan eskainiko diren 1.069 plazetatik 130 bakarrik izango direla euskaraz (%12'16a)". Eskaintza murritz hori... [+]