Herri Ekonomi Alternatiboaren Nazioarteko Topaketak egingo dituzte Bilbon

  • REAS-Euskadi eta Bakea eta Duintasuna-OMAL erakundeek eta EHUko Parte Hartuz Amerika Latina ikerketa taldeak topaketak antolatu dituzte urriaren 5ean eta 6an Bilboko Zirika gunean. Trantsiziozko alternatibak herri-ekonomi baterantz ikastaroaren testuinguruan barneratzen da.


2018ko irailaren 11n - 11:55
Urriaren 5ean eta 6an Bilboko Zirikan
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Topaketen helburua, Latinoamerikako, Europa hegoaldeko eta Euskal Herriko ekonomia alternatibo, autogestio eta herri antolaketari lotutako esperientziak partekatzeko espazio bat sortzea da.

Latinoamerikako, Europa hegoaldeko eta Euskal Herriko ekintzaile eta militante desberdinek hartuko dute parte: GALFISA (Kuba), SOF Sempreviva Organización Feminista (Brasil), Universidad Bolivariana (Venezuela), Centro de Documentación y Formación en Autogestión (Uruguai), Potere al Popolo (Italia), SAT (Andaluzia) eta XES (Katalunia) bezalako erakundeetako kideak izango dira bertan.

Irailaren 10a baino lehen formulario hau bete behar da izena emateko.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia eraldatzailea
Eguneraketa berriak daude