G7

G7aren aurkako kontragailurrean parte hartuko duela dio Hendaiako auzapez Kotte Ezenarrok

  • "Norbanako bezala eta ez alkate bezala" egingo duela adierazi du. Gailurra udan egitea kritikatu du, eta aurkako ekintzaileei eskatu die Hendaia "errespetatu" dezatela.

Kotte Ezenarro, artxiboko argazki batean. Egilea: Gaizka Iroz

2019ko abuztuaren 8an - 10:07
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Kotte Ezenarrori elkarrizketa laburra egin diote asteazkenean Radio Euskadin. G7ko gailurraren eta, batez ere, haren aurkako kontragailurraren inguruan mintzatu da Hendaiako auzapeza. Gailurraz esan du uda erdian egitea "zoramena" iruditzen zaiola. Turismoari egin diezaiokeen kaltea dela eta kezka agertu dute hainbat ordezkari politikok zein merkatarik.

Gailurra abuztuaren 24 eta 26 bitartean egingo da Biarritzen. Haren aurka eta bestelako jendarte eredu baten alde, kontragailurra antolatu du G7 EZ! Plataformak. Frantziako Gobernuaren debekuen ondorioz, Biarritzetik hurbilago ezin egin eta Hendaian eta Irunen antolatu dute, abuztuaren 19tik 23ra. Gailurra bitartean hura blokatzeko eta desobedientzia ekimenak garatzeko deia egin dute G7 Blokatu-k eta beste zenbait eragilek.

Kontragailurrak eduki interesgarriak jorratuko dituela adierazi du Ezenarrok, ingurumena edo feminismoa kasu, eta jarduera horietariko batzuetan parte hartzeko asmoa azaldu du, "norbanako bezala, ez alkate bezala". Gailurraren aurka antolatutako ekimenak arazorik gabe garatuko diren "konfiantza" agertu du Ezenarrok, baina istiluen beldur agertu da aldi berean. Ekintzaileei eskatu die "Hendaiako udala, hiria eta bere herritarrak errespetatu" ditzatela, eta Poliziari "kontrol lanak" egin ditzala, baina "behar baino gehiago konplikatu gabe".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: G7
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.