Hemen da Alea.eus

  • 2012an sortu zen Hirinet.net ataria Alea.eus bilakatu da. Duela urtebete atera zen kalera Alea aldizkariaren lehenengo aldizkaria. Ordutik, hilero 1.800 pertsonak jaso dute beren etxeetan.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko urtarrilaren 20an - 10:54
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Orain, bere urteurrenean, paperetik internetera salto egingo du Arabako euskarazko komunikabide bakarrak. Horretarako, Hirinetek eta Aleak bat egin eta Alea.eus atari berria aurkeztu dute.

Hainbat berezitasun izango ditu atariak: kuadrilla guztietako informazioa, euskarazko ekintza guztien agenda-informazioa eta komunitatea, arabarrek bertan bere edukiak elkarbanatu ahal izateko.

Modu honetan, Aleak Hirinet.net-en lekukoa hartuko du. 2012an urte sortu zen Hirinet, Geu elkartearen ekimenez eta, ordutik lau mila albiste baino gehiago eskaini dizkie gasteiztarrei euskaraz. Irratian ere, Hirinet FM irratsaioak Arabako gaurkotasuna euskaraz eraman du Radio Vitoriako uhinetara; aurrerantzean Alea FM saioak hartuko du ardura hori, asteartero 17:00etatik 18:00etara.

[Albiste honen jatorrizko bertsioa Alea.eus webgunean argitaratu da eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra]


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskarazko hedabideak
2025-10-16
Berriketa gutxi
Risottoa

2025-08-20
Jaurlaritzaren publizitate banaketa
Hedabide erdaldunen zakua, gero eta gizenago

Eguneraketa berriak daude