2012an sortu zen Hirinet.net ataria Alea.eus bilakatu da. Duela urtebete atera zen kalera Alea aldizkariaren lehenengo aldizkaria. Ordutik, hilero 1.800 pertsonak jaso dute beren etxeetan.
Orain, bere urteurrenean, paperetik internetera salto egingo du Arabako euskarazko komunikabide bakarrak. Horretarako, Hirinetek eta Aleak bat egin eta Alea.eus atari berria aurkeztu dute.
Hainbat berezitasun izango ditu atariak: kuadrilla guztietako informazioa, euskarazko ekintza guztien agenda-informazioa eta komunitatea, arabarrek bertan bere edukiak elkarbanatu ahal izateko.
Modu honetan, Aleak Hirinet.net-en lekukoa hartuko du. 2012an urte sortu zen Hirinet, Geu elkartearen ekimenez eta, ordutik lau mila albiste baino gehiago eskaini dizkie gasteiztarrei euskaraz. Irratian ere, Hirinet FM irratsaioak Arabako gaurkotasuna euskaraz eraman du Radio Vitoriako uhinetara; aurrerantzean Alea FM saioak hartuko du ardura hori, asteartero 17:00etatik 18:00etara.
[Albiste honen jatorrizko bertsioa Alea.eus webgunean argitaratu da eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra]