ARGIA.eus

2021eko apirilaren 21a

Heineken eta Carlsberg garagardoa transgenikoekin egitea aztertzen ari dira

  • Garagar transgenikoa baliatuko al dute aurki Heineken eta Carlsberg garagardoek? Horren beldur dira hainbat erakunde, Europako Patenteen Bulegoak bi enpresa horiei adjudikatu baitizkie genetikoki eraldatutako garagarra baliatzea ahalbidetuko lieketen patenteak.

Jon Torner Zabala @jtorner
2017ko urtarrilaren 19a
"Inork ez du jakingo garagardo horietan mutagenesi bidez eraldatutako hartzigarriak daudenik, legeak ez baititu oraindik GEM gisa hartzen", adierazi du Jacques Dandelotek.

Patenteen helburua litzateke, Heineken (Pelforth, Desperados...) eta Carlsberg (Kronenbourg, 1664...) konpainien hitzetan, zapore berriko garagardoak sortzea. "Auziak ez du transgenikoekin zerikusirik", diote. Aldiz, genetikoki eraldatutako organismoen (GEM) aurkako erakundeek uste dute "ezkutuko GEM" adibide berriak direla hauek, Reporterre agerkariak nabarmendu duen moduan.

Patenteok erakusten dute bi marka horiek mutagenesia erabiltzeko asmoa daukatela garagardoaren ondare genetikoa aldatzeko, Laure Hänggi kazetariak dioenez.

Teknika hori baliatzeak, transgenesiak ez bezala, ez du esan nahi organismo batetik bestera gene bat transferituko denik, baizik eta mutazioak egingo direla organismo baten genomaren baitan.

Kontua da, europar araudiak mutagenesia hartzen duen arren genetikoki eraldatutako organismoen sortzaile bezala, organismo horiek mutagenesi bidez lortuak direnean legeak ez duela behartzen GEM bezala etiketatuak izatea. Horregatik salatu dute hainbat eragilek "ezkutuko GEM organismoak" direla.

"Inork ez du jakingo garagardo horietan mutagenesi bidez eraldatutako hartzigarriak daudenik, legeak ez baititu oraindik GEM gisa hartzen", adierazi du GEM Organismoen Kontrako Tolosako (Okzitania) kolektiboko kide Jacques Dandelotek.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Transgenikoak

Transgenikoak kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude