Iraken menpeko Kurdistanek 2017an independentzia erreferenduma egitekoa du, Rudaw hedabideak jakinarazi duenez. Irakeko Kirkuk probintziako Kontseiluak ere erreferendum bat egitea onartu du Hego Kurdistaneko administrazio autonomora batu edo ez erabakitzeko.
Hego Kurdistanek Irakeko Estatuaren menpe jarraitzen du berez, baina estatuaren ahulezia dela eta, estatu independente bezala funtzionatzen du de facto. Kirkuk berriz, Irakeko probintzia da egun, baina hango biztanleriaren erdia kurdua da, eta kurduen biztanleria handia duten eskualdeei halako erreferendumak egiteko aukera aitortzen die 2005ean idatzitako Irakeko Konstituzioak. Kirkukeko ganberako 41 kideetako 26k erreferenduma egitearen alde bozkatu dute, Berria-n irakur daitekeenez. Bi erabakiek Irakeko gobernarien kexa eragin dutela azaldu du La Vanguardia-k.
Apirilaren 2an jakinarazi zuen Rudawk erreferenduma egiteko erabakia hartu zuela Hego Kurdistaneko gobernuak. Azken urteetan Hego Kurdistaneko mapa politikoan izandako aldaketen ondorio da independentzia erreferenduma. Urteetan zehar bipartidismoak agindu du han, baina 2009 Gorran (Aldaketa) alderdia sortu eta indartsu sartu da instituzioetan. Horrek mugitzera behartu ditu ohiko alderdiak, eta esaterako, Gorranen aldarrikapenetako bat —independentzia erreferenduma— bere gain hartu behar izan dute.
Kirkukek ere apirilaren hasieran eman zuen erreferendumaren berri. Bagdadetik iparraldera dauden probintzia eta izen bereko hiria dira, eta petrolio putzuetan oso aberatsa da. Estatu Islamikoaren ofentsiba hiri horretara heldu zenean Irakeko Armadak ihes egin zuen, eta Hego Kurdistango segurtasun indarrek askatu behar izan zuten ondoko probintzia.
Erreferenduma egiteko erabakiak polemika eragin du, Kirkukeko Kontseiluak eraikin publikoetan bandera kurdua ezartzea ebatzi baitzuen martxoaren 28an. Bi erabakiek ezinegona sortu dute Iraken, eta nazioartean erreakzio batzuk ere izan dira.
Irakeko Lehen ministro Haider al-Abadik bandera kurduak kentzeko eskatu die probintziako autoritateei; Rudaw komunikabideak jaso ditu erreakzioak. Hala egin du Recep Tayyip Erdogan Turkiako lehendakariak ere. “Ez baduzue bandera kurdua kentzen garesti ordainduko duzue”, mehatxu egin du.
Turkiaren menpe dagoen Kurdistaneko gatazkan eragingo duelakoan, kurduen autonomia areagotzen duen edozein gauza mehatxutzat jotzen du Erdoganek. Dena den, Ipar Kurdistango kurduak Turkiarekin gerran ari diren bitartean, Hego Kurdistaneko agintariek harreman politiko eta ekonomiko onak dituzte Erdoganekin. Are gehiago, Ipar Kurdistanen borrokatzen dabiltzanen eta Hego Kurdistango gobernuaren arteko harremana nahiko arantzatsua da.
Ekialde Hurbileko geopolitika nahasian, AEBak eta antzeko potentziek beren intereserako baliatu dute estaturik gabeko Kurdistan nazioaren afera. Noam Chomsky eta Gilbert Achcar nazioarteko adituek azaldu dute 2003an Irak inbaditu zutenean, AEBak aliatu bila hasi zirela herrialde barnean, suntsitutakoa nahierara berreraikitzeko. AEBei Irak —eta Ekialde Hurbil— jugoslabizatu bat interesatzen zaiela diote adituek, entitate ahuletan bereizia, nahierara kontrolatu ahal izateko.
Kurduek zapalkuntza handia jasan zuten Saddam Husseinen estatu jakobinistapean —identitate nazional bakarra bultzatzen zuen—, baina aldi berean ahalduntzeko aukera izan zen haientzat. Hego Kurdistaneko agintariak AEBen ordezkari bilakatu ziren Irakeko Parlamentu eratu berrian, diote Chomskyk eta Achcarrek.
Inbasioa, gatazka sektario-geopolitikoak, Estatu Islamikoa konbinatu dituen hamabost urteko gatazka etengabeak Irakeko Estatua oso ahul utzi du, eta hala lortu du Hego Kurdistanek estatu autonomo bezala funtzionatzea. AEBengandik jaso duten babesarekin estatu egitura propioak garatu ahal izan dituzte; baita armada propioa ere, peshmerga bezala ezagunak.
Irakeko Konstituzioa AEBen inbasiopean eta eraginpean idatzi izanak ere azaltzen du testuan Kirkukek erreferenduma egiteko aukera jasotzea.
Kasu honetan, autodeterminazio eskubidea gauzatzeak Irakeko estatua are eta gehiago ahulduko du, eta petrolioan aberatsa den eskualde bat AEBetako eragin-eremura gerturatuko litzateke.
Bere buruzagi historiko Abdullah Öcalenek joan den astean Turkiako Imraliko espetxetik eskatutakoari men eginez, PKK Kurdistango Langileen Alderdiak ekin dio armagabetzeari. Ostiralean egin dute ekitaldia, Iraken menpeko Kurdistango Sulaimaniya hirian, eta 30 gerrilari... [+]
Abdulllah Öcalan PKK-ko buruak berriz ere eskatu du armak uzteko, Imrali espetxe barruan egindako bideo batean. Gerrillaren "oinarrizko" helburua egintzat eman du, eta ziurtatu du Turkia prest dela herri kurdua aitortzeko.
Egungo kurduerazko idazle esanguratsuenetakoa da Mizgin Ronak. Zortzi liburu ditu idatzita, bost eleberri eta hiru olerki liburu. 16 urte zituenean ihesera jo zuen, eta urte eta erdiren ondoren haren jaioterrian atxilotu zuten, Diyarbakirren. 1992an, 18 urte besterik ez zituela,... [+]
Antolakunde armatu kurduak bere 12. kongresuan hartu du erabakia, Abdullah Öcalan buruzagi historikoak otsailean eginiko eskaerari jarraituta. 1984an abiatu zuen PKK-k Turkiaren aurkako borroka armatua, eta Nazio Batuen Erakundearen arabera 45.000 hildako inguru eragin ditu... [+]
Lurrikara geopolitiko bat astintzen ari da Ekialde Hurbileko mapa. Anabasaren erdian, Abdullah Öcalanen bakerako azken deiak mahai gainean jarri du eskualdeko gatazka armatu zaharrena. Ez, aurrekariek ez diote bide ematen itxaropenari, eta historiaren trena inoiz baino... [+]
SDF kurduek gidatutako koalizioak eta Siriako Gobernuak su-etena adostu dute. SDFk Siria ekialdeko eta ipar-ekialdeko eremu zabala kontrolatzen du egun, eta hitzarmenak jaso duenez, gobernuaren esku geratuko da orain.
Abdullah Öcalan buruzagiak PKKri otsailaren 27an eskatu zion armak uzteko. Taldeak egin duen adierazpenean babes osoa agertu dio buruzagiari eta Öcalanek eskatutakoa betetzeko konpromisoa adierazi du.
Urteak iragan dira bere azken argazkia ikusi zenetik. 26 urte daramatza preso Abdullah Öçalanek Turkiako Imrali uhartean, "erakunde terroristako" buruzagitza egotzita. Ostegun eguerdian bere bideo bat ez, baina argazki berri bat zabaltzeko baimena eman du... [+]
Editore Kurduen Elkarteak abenduaren 22an egin zuen salaketa: azken hiru asteetan Turkiako agintariek kurduei buruzko 120 liburu, aldizkari, egunkari edo bestelako argitalpen debekatu dituzte, Duvar hedabide kurduak jakinarazi duenez.
Urtebete eta hamar hilabeteko zigorra ezarri diote PKK Kurdistango Langileen Alderdiaren aldeko "propaganda2 egitea leporatuta. Canözerrek hamar urte daramatza kazetari lanetan. Tarte horretan sei bider aldiz miatu du bere etxea Turkiako Poliziak, bost aldiz atxilotu... [+]
2023ko abuztuaren 4an atxilotu zuten etxean Teherango Inteligentzia Ministerioko agenteek. Desagerrarazi eta gero, fisikoki nahiz psikologikoki torturatu zuten Evingo espetxean. Orain heriotza-zigorra ezarri diote, eta espetxekideek haren aldeko defentsa eskutitza argitaratu... [+]
Abdullah Öcalanek, Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) buruzagi espetxeratuak, bere iloba Ömer Öcalanen lehen bisita izan du. Ia lau urtez ukatu dizkiote bisitak, telefono deiak eta kanpoaldearekiko komunikazio oro. Azken 25 urteetan ia erabateko isolamendu... [+]
Bi kazetari, Hêro Bahadîn eta Gulistan Tara, eta haien txofer zihoan Rêbîn Bekir lankidea, Hewraman eskualde kurduan dokumental bat egitera zihoazen. Beren autoa misil batek jo zuen. Bekir zorteduna izan zen, autoa sutan lehertu baino lehen, inpaktuak... [+]
Sebahat Tuncel Kurdistango politikaria da, Turkiaren menpeko lurretan. Hainbatetan egon da kartzelan kurduen askapen mugimenduaren parte izateagatik, eta Turkiako Parlamenturako diputatu gisa hautatu zuten lehen presoa izan zen, 2007an. 2016an espetxeratu zuten azkenengoz eta... [+]
Helikoptero eta gerra hegazkin turkiarrek betetzen dute zerua Irak iparraldeko kurduen zonaldean. Azken asteetako operazio militar handian 381 kokaleku bonbardatu ditu Turkiako Aire Armadak Kurdistango Eskualde Autonomoan. Turkiako Defentsa Ministerioak adierazi du “talde... [+]